Metro koadroa duela hamar urte baino % 35 garestiagoa da gaur egun Euskadin
Albiste honen barruan aurkituko duzun mapa interaktiboan, nabigatu dezakezu bizi zaren eremu funtzionaleko metro koadroaren prezioa zein den jakiteko: Donostiak jarraitzen du ranking horren buruan, eta ondoren datoz Getxo, Donostialdea eta Mungialdea.
Euskadiko metro koadroaren prezioa 3.157 eurokoa da dagoeneko, duela hamar urte baino % 35 garestiagoa. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoa da, Madril eta Balearrekin batera, metro koadroko hiru mila euroko muga gainditzen duen bakarra. Estatuko metro koadro garestienaren rankingean, Euskadi hirugarren postuan dago.
Aldiz, Nafarroa Estatuko batez bestekoaren azpitik dago, 1962 euroko prezioa baitu metro koadroak. Datu horrek, ordea, % 49,7ko garestitzea dakar 2014arekin alderatuta. Estatuan, metro koadroaren balioa 2014ko 1413 eurotik oraingo 2164ra igo da (% 53,1 gehiago).
Bitxia bada ere, Euskadin eta Nafarroan gehien igo den etxebizitza mota bigarren eskuko etxebizitza da, etxebizitza berriaren gainetik (eskasa delako).
Izan ere, etxebizitza berrien eta bigarren eskukoen metro koadroaren prezioa gerturatzen ari da. Une honetan, % 7ko distantziara daude Euskadin, % 8ra Nafarroan eta % 11ra Estatuan.
Mapa interaktibo honetan, nabigatu dezakezu bizi zaren eremu funtzionalean metro koadroaren prezioa nola dagoen jakiteko: Donostiak jarraitzen du ranking horren buruan, eta, ondoren, Getxok, Donostialdeak eta Mungialdeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.