ELAk ez du ontzat eman Madrilen lortutako akordioa eta EAEko langileen baldintzak "hemen erabakitzea" eskatu du
Sindikatuak Gasteizko legebiltzarkideei eskatu die zerbitzu publikoen alde egin dezatela, aurrekontuetako partidak handituz eta langile publikoen lan-baldintzak hemen erabakitzako urratsak emanez.
ELA sindikatuak manifestazioa egin du, goizean, Eusko Legebiltzarraren atarian, EAEko langile publikoen lan-baldintzak "hemen" eta ez Madrilen erabaki daitezela aldarrikatzeko. Ez dute ontzat eman Espainiako Gobernuak eta Estatuan gehiengoa duten sindikatuek soldata publikoen inguruan atzo itxitako akordioa; datozen lau urteotan (2025-2028) lan-sariak % 11 igotzea adostu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko esan du kopuru hori hartuko duela aintzat.
Igor Izagirre ELAren Gizalan zerbitzu publikoen federazioaren idazkari nagusiak salatu duenez, "Eusko Jaurlaritzak, berriro ere, 115.000 langile publikoren lan-baldintzak Madrilen esku utzi nahi ditu", euskal sindikatuei bizkarra emanez. "Legebiltzarkideek ez dute onartu behar Madrilen euskal langileen ordezkaritzaren gehiengoa duten sindikatuen bizkar adostu duten soldata igoera", erantsi du.
ELAren arabera, "beste behin ere, erosahalmenaren galera eta KPIrekiko inolako loturarik ez duten akordioa balioetsi dute: 2022-2025eko erosahalmenaren galera %8,6koa izan den arren, adostutakoa %2,5koa izan da. Eta 2026rako, berriz, % 1,5 adostu da, gaur-gaurkoz KPI %3,1ekoa denean".
Halaber, beste salaketa batzuk egiteko ere baliatu dute protesta: batetik, gaitzetsi dute Jaurlaritzako langileen % 42k behin-behineko kontratua duela, eta, bestetik, lan-kargek, ordezkapen faltak eta gehiegizko burokratizazioak langileen osasunean ondorio larriak dituztela azaldu dute.
Horrekin batera, euskarak bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzen duela ere azpimarratu dute.
“Lan baldintza horiekin ezinezkoa da langileek kalitatezko zerbitzua bermatzea eta langileen erosahalmenaren galerarekin amaitzea”, ziurtatu du Eizagirrek
Zure interesekoa izan daiteke
‘Jo ta ke hemen erabaki arte’ lelopean, ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren 1ean
Sindikatuak Confebasken jarrera kritikatu du, "euskal gizartetik gero eta urrunago" dagoelako, eta Pradalesi eskatu dio "gutxieneko soldata propioaren alde egiteko".
Bizkaiako Ogasunak 1.317 euro itzuliko ditu batez beste errenta aitorpenean
Foru Ogasunak aurreratu du herritarren alde aterako dela errenta aitorpena, eta zergadunen % 70i itzuliko zaiela dirua.
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.