Eusko Jaurlaritza, BBK eta Kutxabankek osatutako konsortzioak Ayesa erosteko eskaintza aurkeztu du
Mikel Jauregi Industria sailburuak lasaitasun mezua helarazi die Ayesako langile eta bezeroei (Ibermatica zen lehen), euskal konsortzioaren eskaintzak irabaziz gero enpresak hobera egingo duelakoan.
Mikel Jauregi sailburua, gaur, Noainen egindako ekitaldi batean. EITB
Ayesa IT erosteko eskaintza aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, BBKk eta Kutxabanken Indar funtsak osatutako euskal konsortzioak. MIkel Jauregi Industria sailburuak baieztatu du albistea gaur goizean Noainen ekintzailetasunari buruz antolatutako ekitaldi batean.
"Jaurlaritzak, BBK eta Kutxabanken Indar (funtsa) bidelagun izanda, eskaintza bat egin du, Ayesa erosteko" azaldu du Mikel Jauregi Industria sailburuak, gaur goizean, Noainen ekintzailetasunari buruz antolatutako ekitaldi batean.
Andaluziako Ayesa enpresak Ibermatica erosi zuen duela hiru urte, eta Ayesa IT atala da orain salgai jarri dutena.
Jauregi sailburuak lasaitasun mezua helarazi die Ayesako langile eta bezeroei, euskal konsortzioaren eskaintzak irabaziz gero enpresak hobera egingo duela sinetsita. "Sustraiak Euskadin izanda hegoak munduan ditu eta enpresa honen indargune nagusia pertsonak eta lantaldeak dira", nabarmendu du.
Euskal konsortzioaren helburua sustraiak Gipuzkoan dituen enpresa atzera Euskadin errotzea da.
Ayesak 2.000 langile inguru ditu Hego Euskal Herrian, eta 13.000, mundu osoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euroko batez besteko zenbatekoa), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte bederatzi langile intoxikatu ostean
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.