Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ayesaren etorkizuneko egoitza Zamudion edo Donostian egongo da

Eusko Jaurlaritzak, BBK Fundazioak eta Kutxabankek sortutako Indar funtsak osatutako partzuergoak irabazi du Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko eskaintza, eta akordioa urte amaierarako itxita egotea espero du.

Sede de Ayesa

Ayesaren egoitza. Argazkia: Europa Press

Eusko Jaurlaritzak, BBK fundazioak eta Kutxabanken Indar funtsak osatutako partzuergoak esklusibotasun-akordioa sinatu du Ayesaren dibisio teknologikoa eskuratzeko. Ibermaticak osatzen du dibisio hori 2022tik. Euskal eskaintza gainerako inbertitzaileei gailendu zaie, eta azken txanpa abian jarri du salerosketa abenduaren 31 baino lehen ixteko.

Mikel Jauregi Industria sailburuak adierazi du operazioaren helburua dela proiektu teknologikoa Euskadin errotuta mantentzea, eta haren jarduera indartzea Miramon, Zamudio eta Gasteizko lantegietan (2.000 dira lanpostu Hegoaldean).

Ayesak 13.000 langile ditu mundu osoan, Estatuko aholkularitza teknologiko handien artean dago, eta konputazioan, digitalizazioan eta zibersegurtasunean espezializatuta dago. Lankidetza estua du Basque Quantum estrategiarekin, eta Euskadiko errezeta elektronikoaren garapenean parte hartzen ari da.

Negoziazioa esklusiboa dela ziurtatu ondoren, partzuergoak urtea amaitu arte du erosketa ixteko eta, hala badagokio, bazkide inbertitzaile gehiago sartzeko. Bazkideen itunean zehaztu beharreko erabakien artean dago egoitza non kokatuko den ebaztea: Zamudio eta Donostia artean daude.

Jauregik gogorarazi du erosketak Ayesa ITn integratutako Ibermaticaren zatia baino egitura "handiagoa" hartzen duela, eta adierazi du egungo arduradunekin izandako elkarrizketak "pixkanaka" ari direla aurrera egiten.

Finantza arloan, BBKk eta Indar (Kutxabank) 100 milioi euroko konpromisoa hartu dute, eta Eusko Jaurlaritzak "komodin" gisa jardungo du inbertitzaile berriak sartu zein ez. 

AYESA

Jauregi: "Lanean tinko jarraitzen dugu gure herrian industria errotzen dela bermatzeko... Beti kuadrillan"

EITB

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Gipuzkoako Enpresa Foroan parte hartu du, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, BBK fundazioak eta Kutxabankeko Indar funtsak osatutako partzuergoak Ayesaren dibisio teknologikoa erosteko esklusibotasun-akordioa sinatu duela.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X