Guggenheim patronatuak ezetz esango dio Urdaibaiko museoa eraikitzeari
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Urdaibaiko Guggenheimen etorkizuna abenduaren 16an argituko da. data hori aukeratu du patronatuak proiektuarekin zer egin aztertzeko. Badirudi alboratuta geratuko dela, bideragarritasunaren inguruko zailtasunak ikusita.
Guggenheim museoaren patronatuak Urdaibain proiektuaren etorkizuna erabakitzeko egingo duen bilera abenduaren 16an izango da, 17:00etan, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
Bilera erabakigarria izango da, foro horretan erabakiko baita zer gertatuko den Urdaibain Guggenheim bat eraikitzeko proiektuarekin. Patronatuaren aurrean museoaren proiektua oraingoz bertan behera uzteko planteamendua egitea espero da.
EITBk jakin ahal izan duenez, gehiengoak proiektua alboratzearen alde bozkatuko du.
Inplikatutako erakundeek hainbat argibide eman dituzte azken hilabeteetan gai horri buruz. Argiena Bizkaiko ahaldun nagusiak berak eman zuen, joan den iraileko politika orokorreko osoko bilkuran proiektua epe ertainera bideragarria izateko zailtasunez ohartarazi baitzuen (Etxanobek prozesu judizialak, deskontaminazio-lanak eta hirigintza-izapideak aipatu zituen).
Gainera, herritarren iritziak entzuteko prozesuak ere eragina izan du erabaki honetan.
Hala ere, azken erabakia asteartean, hilaren 16an, helduko da, patronatuaren bileraren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 17ko greba orokorra erregistratuko du gaur
ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk lanbidearteko gutxieneko soldata 2026an 1.500 eurokoa izatea proposatu dute. Dena den, EAEko eta Nafarroako parlamentuek onartu behar dute.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17ko greba erregistratu dute, Euskadin eta Nafarroan LGS propio baten alde
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Erregistro ofiziala egin ondoren, sindikatuek lanuztearekin bat egiteko eskatu dute, "lan baldintzek okerrera egiten dutenean eta bizitzaren kostua etengabe handitzen denean erantzun kolektiboa emateko".
Euskal ekonomia % 1,9 haziko da 2026an eta % 1,6 2027an, langabezia % 6tik jaistearekin batera
Mikel Torres sailburuak ziurtatu duenez, industria da, gaur egun, "kezkarik handiena", 2025ean " % 0,3 baino ez baita hazi". Hala ere, 2026rako "baikor" agertu da, "industriaren sektorea pixkanaka suspertzea" espero baitu: "seinaleak ikusten hasi gara".
Arrantzaleen kofradiek jarduna eten dute, EBren araudi berriaren aurka protestan
Kofradiek ez dituzte kontrol neurri berriak begi onez ikusi, besteak beste, betebehar polemikoak inposatzen dizkietelako, hala nola porturatzeko abisua lau ordu lehenago eman behar izatea eta harrapaketen erregistroa "zero kilotik" egin behar izatea. Eskakizun horiek, sektorearen ustez, ez datoz bat baxurako arrantzaren eguneroko errealitatearekin.
Ordena berriaren urtea: euskal ekonomia, Trumpen muga-zergek baldintzatuta
Bilboko Portuan, AEBrekiko merkataritza-jarduera bikoiztu egin da, gas inportazioei esker. Hala ere, EAEtik AEBra egindako esportazioak % 11 murriztu dira, eta inportazioak % 4,5. Adituek premiazkotzat jo dute Europako araudia egokitzea.
EBk eta Mercosurrek merkataritza akordio historikoa sinatu dute, Lula faltan zela
Bi eskualdeek ia 26 urteko negoziazio aldia amaitu dute, akordioa adostu eta harremanetarako esparru berri bat ezarrita. Europako nekazariak eta EBko dozena erdi bat estatu akordioaren kontra daudenez, ituna berresteko prozesua gogorra izango da, aurreikuspenen arabera.
Getariako Txakolinak uzta berriaren 3,3 milioi botila merkaturatuko ditu
Jatorri Deituraren arabera, 2025eko uzta "kalitate onekoa" da, eta, kantitatez, 2024koaren "parekoa ia". 31 upategi daude deituraren baitan, eta guztira 479 hektarea dituzte landatuta, aurreko urtean baino 21 gehiago.
Enbalatze lerroa saltzea eta paperaren sektorean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da Papresa
Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, ostera, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.
Nola eragingo dio EB-Mercosur merkataritza akordioak gure ekonomiari?
Haragi ekoizleen ustez, EB-Mercosur merkataritza akordioak lehia desleiala ekarriko du. Ardo eta olio ekoizleek, berriz, esportazioak handitzea espero dute. Batzuentzat aukera dena nekazaritza eta abeltzaintza sektorean mehatxua da; hori dela eta, ez dute baztertzen protestei eustea.
EBk eta Mercosurrek merkataritza akordio historikoa sinatuko dute gaur, baina akordioa berresteko prozesua gogorra izango da
Munduko merkataritza libreko eremu handienetako bat sortuko da, 700 milioi pertsonari eragingo diena.