Ertzaintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ESAN sindikatuak salatu du ertzainek "gehiegizko ahalegina" egiten dutela eta lan-eskubideak urratzen zaizkiela

ESAN sindikatuak azaldu duenez, urteko lehen hamar hilabeteetan 375.000 ordu gehigarri egin dira, "8-9 milioi euro arteko gastuarekin", eta horrek agerian uzten du sistemari "errefortzu iraunkorrek" artifizialki eusten diotela, eta eredu horrek "ertzainak atsedenik gabe estutzen" dituela.

(Foto de ARCHIVO)

Patrulla de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

19/4/2025
Ertzaintzaren patruila baten irudia. Argazkia: Europa Press

Ertzaintzaren ESAN sindikatuak agenteek "gehiegizko esfortzua" egin behar dutela eta "egiturazko defizitaren" ondorioz lan-eskubideak urratzen zaizkiela salatu du.

Adierazi duenez, urteko lehen hamar hilabeteetan 42.052 dei egin dira zerbitzua indartzeko. 375.000 aparteko ordu egin dituzte, eta "8-9 milioi euro" bideratu dira horretara.

"Zenbaki horiek ez dira plangintza eraginkorra duen erakunde baten isla, baizik eta errefortzu iraunkorrek artifizialki sostengatutako sistema batena. Ertzaintza bere langileen etengabeko gehiegizko ahaleginari esker ari da funtzionatzen, ez egitura egokiari esker", zehaztu du ohar batean.

Hala, ESANek Eusko Jaurlaritza jo du erantzule, ertzainak "atsedenik gabe estutzen" dituen eredu bat mantentzearen arduraduna delakoan. Horrela, errefortzuak "araua dira, ez salbuespena".

Sindikatuak ohartarazi duenez, milaka agenteri deitzen diete egun libreetan, eta, ondorioz, arauzko atsedena "luxu" bihurtu da.

Haren ustez, sistemak eutsi egiten dio ertzainek "etengabeko errefortzuak" onartzen dituztelako, "bizitza pertsonalaren, osasunaren eta kontziliazioaren kalterako".

Horregatik, lantaldeen neurria egokitzea, zerbitzuak berrantolatzea eta lan-eskubide guztiak erabat bermatzea eskatu du, errefortzuak ezohikoak izan daitezen. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X