Gazteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanpoan lan egiten duten Euskadiko eta Nafarroako talentu gazteen % 85ek baino gehiagok itzuli nahi dute

Ikerketa baten arabera, sorterritik kanpo lan egiten dute 25 eta 40 urte bitarteko EAEko 30.000 gaztek eta Nafarroako 12.000k, eta gehienek politika aktiboak eskatzen dituzte haien etxera itzultzeko. Gazteen diaspora horretan kualifikazio handiko profilak daude, ingeniariak, enpresa-kudeatzeileak eta STEM adarreko langileak, besteak beste. Gainera, egonaldi luzea egiten duten atzerrian, % 60k sei urte baino gehiago ematen dituzte sorterritik kanpo.

Beren lurraldetik kanpora lan egiten duten Euskadiko eta Nafarroako gazteen % 85ek baino gehiagok jaioterrira itzuli nahi dute. Horrek esan nahi du autonomia erkidego horietara kualifikazio handiko 35.700 profil profesional bueltatuko liratekeela. 

Deusto Business Schoolek eta Artizarra Fundazioak Euskadiko eta Nafarroako gazte migratzaileei buruz egindako txosten batek jaso ditu datuok. Erakunde hori irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta lurraldearen garapen jasangarriarekin konpromisoa duten euskal eta nafar profesionalak eta enpresaburuak biltzen ditu, talentu hori berreskuratzea ahalbidetuko duten prozesuak dieseina daitezen bultzatzeko.

Azterlanaren sustatzaileen arabera, 25 eta 40 urte bitarteko EAEko 30.000 gaztek eta Nafarroako 12.000 gaztek beren jatorrizko lurraldetik kanpo lan egiten dute, eta gehienek politika aktiboak eskatzen dituzte itzultzeko.

Gazteen diaspora horretan kualifikazio handiko profilak daude, ingeniariak, enpresa-kudeatzaileak eta STEM adarreko adituak, besteak beste. Egonaldi luzea egiten dute kanpoan, % 60k sei urte baino gehiago eramaten dute beren sorterritik kanpo.

Azterlanaren arabera, lanagitik eta garapen profesionalagatik joaten dira batik bat, eta funtsezko faktoreak soldata hobeak eta proiekzio profesionala bilatzea. 

Bestalde, itzultzeko oztopo nagusiak honako hauek dira, txostenaren arabera: lan-aukerarik eta proiektu interesgarririk eza, aitorpen profesionalerako proiekturik eza eta Euskal Herriko lurralde horietan etxebizitza eskuratzeko dagoen arazoa.

Horren aurrean, ikertzaileek uste dute Euskadin eta Nafarroan talentu gaztearen emigrazioa geldiarazteko eta itzul daitezen baldintzak sortzeko ekintzak ezartzea beharrezko dela, bai eta diaspora aktiboa, konektatua eta lurraldean sustraitzearekin konprometitua egotea indartzea ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X