Eusko Jaurlaritzak urtarrilean ordainduko die funtzionarioei soldataren aurtengo igoera
Datorren urterako % 1,5eko igoera aurreikusi dute, baina Euskadiko CCOO sindikatuak igoera handiagoa eskatu du.
Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du langile publikoei ordaintzeko dauden 2025eko igoerak urtarrileko nominan sartzea. Hala ere, ez du zehaztu 2026rako soldatak nomina berean eguneratu ahal izango dituen, oraindik ez baititu jaso Espainiako Estatuak eguneratutako taulak, CCOO sindikatuak azaldu duenez.
Sindikatu horren arabera, astelehen honetan Gasteizen egindako Herri Administrazioko Mahai Orokorrean, Eusko Jaurlaritzak % 2,5eko soldata-igoera onartu du, administrazio publikoetako langileentzat Estatu osorako adostutako igoera, hain zuzen ere.
Datorren urterako % 1,5eko igoera aurreikusi da. Hala ere, bileran, Euskadiko CCOO sindikatuak igoera handiagoa eskatu du, 2025 honetan bertan Euskal Autonomia Erkidegoko hiru sektorek itundutakoak baino igoera handiagoak izan dituztela gogorarazita (Ertzaintza, Hezkuntza eta espetxeetako langileek, berbarako).