Elgoibarko eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua publikoa izango da urtarrilaren 7tik aurrera
Gipuzkoako anbulantzietako langileek, orduan, aukera izango dute Osasun Sistema Publikoan subrogatuak izateko ordura arteko baldintza berberetan "dagozkien plazak EPE bidez egonkortu bitartean"; enpresan jarraitzeko aukera ere izango daute, baina beste lantoki batean.
Elgoibarko eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua erabat publikoa izango da urtarrilaren 7tik aurrera, eta bertako langileak subrogatu egingo ditu Osakidetzak, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Sail honetako eta Osakidetzako ordezkariak Ambulancias Gipuzkoa enpresako kideekin eta bertako langileekin bildu dira astearte honetan, eta bertan azaldu diete urtarrilaren 7tik aurrera zein lan-formularekin jarraituko den eskaintzen Elgoibarko eta Tolosako anbulantzia medikalizatuen zerbitzua.
Akordioaren arabera, Gipuzkoako anbulantzietako langileek Osasun Sistema Publikoan subrogatuak izateko aukera izango dute ordura arteko baldintza berberetan "dagozkien plazak LEP bidez egonkortu bitartean"; enpresan jarraitzeko aukera ere izango daute, baina beste lantoki batean.
Ohar batean, Osasun Sailak aurreratu duenez, 2026an Donostiako zerbitzua ere publiko egingo da eta, modu horretan, Osakidetzak osorik emango du Gipuzkoa osoko anbulantzia medikalizatuen zerbitzua.
"Elgoibarko eta Tolosako Anbulantzia Zerbitzua publifikatuta, Osasun Sailak berretsi egiten du Osasun Itunean hartutako konpromisoa, aurrerpausoak ematea funtsezko zerbitzuak publiko egiteko", azaldu du oharrak.
"Orain bururaino eman den prozesu hau lankidetza publiko-pribatuaren ildo estrategikoaren parte da, eta itundutako zerbitzuen egungo portzentaia ez gainditzeko konpromisoari eusteaz gain, osasun-sistema publikoa indrtzeko helburuari erantzuten dio", argitu du.
"Neurri hau Eusko Jaurlaritzak EAEko osasun-sistema publikoa indartzeko egindako apustuaren barruan kokatzen da. Horrela, antolaketa eraginkorragoa eta pazienteetan zentratua lortuko da, eta hori guztia Euskal Osasun Itunean jasotako konpromisoekin lerrokatuta egongo da", ondorioztatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA sindikatuak ohartarazi du 57 langile hil direla lan-istripuetan Hego Euskal Herrian 2025ean, horietatik 35 Nafarroan
Bestalde, LABek 74 hildakora igo du kopurua, atzerrian hildako euskal langileak kontuan hartuz. Nolanahi ere, lanarekin lotutako heriotzek beste gorakada bat izan dute aurten ere.
Albiste izango dira: Ayesaren erosketa gauzatzeko azken orduak, lehendakariaren urte amaierako mezua eta urtezahar eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ayesaren erosketa ixteko azken orduak
Gaur amaituko da garai bateko Ibermatica erosteko ezarritako epea, eta Eusko Jaurlaritzak eta inplikatutako finantza-bazkideek espero dute hurrengo orduetan gauzatzea.
Langile bat hil da Laudion, lan-istripu ez-traumatiko batean
LABek ohartarazi du heriotza horiek presio, estres eta lanaldi luzeetan gertatzen direla, eta lan eskubideak bermatuko dituzten politikak eskatu ditu.
Donostiak 2026ko udal aurrekontua onartu du, eta ostegun honetan sartuko da indarrean
Kontuek etxebizitzan, garapen ekonomikoan, segurtasunean, garbiketan, hiri-mantentzean, garraio publikoan eta elkarteekiko harremanean jartzen dute arreta.
Anbulantzia-zerbitzua plantilla subrogatu gabe publifikatzea kritikatu du ELAk
ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak erabaki du indarrean dagoen kontratua bertan behera uztea, eta, urtarrilaren 7tik aurrera, zuzenean bere gain hartzea Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen kudeaketa. Zerbitzu horrek 45 profesional enplegatzen ditu gaur egun, mediku, erizain eta garraio sanitarioko teknikarien artean, eta salatu dutenez, "gaur egun horien lana mehatxupean dago".
Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Eremu tentsionatu izendatzeak etxebizitza eskuratzen laguntzeko hainbat neurri zabaltzeko aukera ematen du. Azpimarragarriena da alokairuak Etxebizitza Ministerioak eremu bakoitzera egokitutako erreferentzia-indize baten arabera ezarritako prezio-tartearen arabera mugatzeko aukera. Hala ere, izendapena ez da ofizialki indarrean sartuko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
Ayesa erosteko akordioa gaur eta bihar artean ixtea espero du Eusko Jaurlaritzak
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak baieztatu duenez, Vital operazioan parte hartzeko aukera aztertzen ari da, baina oraindik ez du erabakirik hartu. "Ordu erabakigarriak" direla azpimarratu du.
CAF buru duen partzuergoak Napoliko metroaren 10. linearako proiektuaren esleipena lortu du, 630 milioiren truke
Metroak gidatzeko sistema automatikoa duen bere lehen proiektua da.