Euskadiko BPG % 2,3 eta enplegua % 1,4 hazi dira 2025ean
Langileak. EFE.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) % 2,3 hazi da 2025ean aurreko urtearekin alderatuta, eta enpleguak % 1,4eko hazkundea izan du, 14.000 lanpostu inguru sortuta, Eustat euskal estatistika erakundeak ostiral honetan argitaratu duen hiruhileroko kontu ekonomikoen aurrerapenean egindako zenbatespenen arabera.
Aurrerapena egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazioaren azterketatik Eustatek ondorioztatu du balio erantsia aurreko urtean baino gutxiago hazi dela 2025ean, lehen sektorean eta industrian izandako dezelerazioaren ondorioz.
Bestalde, 2025eko laugarren hiruhilekoan, Euskadiko BPG %2,4 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,5 aurreko hiruhilekoaren aldean. Enpleguari dagokionez, %1,4 hazi da 2025eko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean.
Eustatek martxoaren 6an argitaratuko ditu BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak 2025eko laugarren hiruhilekoko hiruhileko kontu ekonomikoetan, aurrerapena egiteko unean eskuragarri ez dagoen koiuntura informazioa erantsi ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Metal Group enpresak hartzekodunen konkurtsora joko du eta Abadiño eta Legutioko lantegiak itxiko ditu
Konpainiak bi lantoki (Abadiñon eta Legution) eta 183 langile ditu.
Abian dira Adifek, 86 milioi euroren truke, esleitutako AHTaren elektrifikazio lanak
Urrian esleitu zituen Adifek katenaria eraikitzeko lan horiek, 86,5 milioi euroren truke. Aurrekontu horrekin goi tentsioko kableak jarriko dituzte Abiadura Handiko Trenbidearen gainean goi tentsioko linea ezartzeko.
Hainbat enpresak Astore erosteko interesa agertu dute
Arrasateko enpresa erosteko enkantea datorren urtarrilaren 23an izango da eta litekeena da enkantearen ebazpena urtarrila amaitu aurretik ezagutzea. Ternua talde barruan zeuden Loreak Mendian, Ternua eta Lorpen enpresek udazkenean argitu zuten euren bidea, orain Astoreren etorkizuna argituko da.
Sanchezek Espainiako funts subirano bat iragarri du, 10.500 milioikoa, 120.000 milioi mobilizatzeko xedea duena
Funts horren bidez, Espainiako presidenteak eraldaketa energetikoa, trantsizio digitala, giza kapitalaren aldeko apustua eta berrindustrializazioa bultzatu nahi ditu Estatuko lurralde guztietan.
Ministerioak eta medikuek ez dituzte jarrerak hurbildu, eta mobilizatzen jarraituko dute
Bigarren egunez jarraian, Osakidetzako medikuek greba egin dute estatutu propio baten alde. Mobilizazio ugari egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, arratsaldeko txandaren jarraipena % 8,2koa izan da, behin behineko datuen arabera; goizekoan, aldiz, % 20,67koa. Medikuek protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute, Osasun Ministerioak medikuentzat propio sortutako estatutu markoa onartu arte; ez dute baztertzen greba mugagabea egiteko aukera.
ELAk gizarte-ekimeneko ikastetxeetako langileen greba erregistratu du, eta jarrera aldatzeko eskatu dio Kristau Eskolen zuzendari berriari
Miren Zubizarreta ELAren Hezkuntzako arduradunak gogorarazi du 2024ko otsaileko akordioa 14 eguneko greba egin ondoren iritsi zela, eta, gaur egun, akordio horretan sinatu ziren "eduki garrantzitsuetako" batzuk "patronala ez da betetzen ari". Zubizarretaren ustez, patronala prozesu honetan "fede txarrez eta arduragabekeriaz" jokatzen dabil.
Ilarak sortu dira AP-8 autobidean, nekazari eta abeltzainak Biriatuko ordainlekuan egiten ari diren protestaren ondorioz
EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Biriatun elkartu dira EB-Mercosur akordioaren aurka eta dermatosi nodularraren auziaren harira protesta egiteko.
EAEk % 2,9ko inflazioarekin itxi du 2025a, abenduan hiru hamarren jaitsita, eta Nafarroak % 2,6rekin, lau jaitsita
Espainiako Estatistikako Institutuak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, Euskadin erregistratutako indizea Espainiako batezbestekoaren parekoa da, % 2,9koa, eta Nafarroakoa batezbestekoaren azpitik gelditu da.
Eusko Jaurlaritzak baimendu du Zalduondon 5.500 panel izango dituen eguzki parke bat eraikitzea
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren arabera, Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko.