Errenteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enbalatze lerroa saltzea eta paperaren sektorean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da Papresa

Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, ostera, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.

ERRENTERIA
Errenteriako Papresa enpresaren instalazioak. Argazkia: Europa Press

Errenteriako Papresa enpresa bere paper unitatean enplegu erregulazioko espediente bat ezartzea aztertzen ari da, CL Grupo Industrial taldeak enbalatzeko kartoiaren ekoizpen lerroa erosteko interesa agertu ostean. Erosketa horrek, baina, ez luke langileen % 50 kaleratzea saihestuko.

Papresak bi ekoizpen lerro ditu.  Batetik, egunkarirako papera ekoizten du, eta bestetik, enbalatzeko kartoia.

Balizko erosleak, CL Grupo Industrial talde extremadurarrak, baina, kartoizko plantan soilik du interesa, "paper salmentak izugarri jaitsi direlako". Enbalatzeek, berriz, online salmentei esker, errentagarritasun handia dutela argudiatu dute.

Horregatik guztiagatik, balizko salerosketa egin ahal izateko, baldintza batzuk jarri dituzte. Lehenengoa paperaren ekoizpena erabat geldiaraztea da, eta horrek bigarren baldintza ekarriko luke, hau da, lantaldea erdira murriztea: 220 langileetako 110 kanporatzea, alegia.

Egoera horren aurrean, enpresa batzordea kezkatuta agertu da. "Zuzendaritzak joan den ostegunean eman zigun salmentaren eta hartu beharko liratekeen neurrien berri", esan dute. 

Horren aurrean, paper planta errentagarria dela esan dute. "Egunkariarentzako papera ekoizten duen Europa hegoaldeko enpresa bakarra da", azaldu dutenez,  eta ez dute baztertu datozen egunetan mobilizazioak deitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X