ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17ko greba erregistratu dute, Euskadi eta Nafarroarako LGS propioaren alde
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan ofizialki erregistratu ondoren, sindikatuek lanuztearekin bat egiteko eskatu dute, "lan baldintzek okerrera egiten dutenean eta bizitzaren kostua etengabe handitzen denean erantzun kolektiboa emateko".
Sindikatuen ordezkariak, gaur. Argazkia: ELA.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek martxoaren 17rako greba orokorraren deialdia erregistratu dute. 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko' leloa izango du greba horrek.
Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Erregistro ofiziala egin ondoren, sindikatuek lanuztearekin bat egiteko eskatu dute, "lan baldintzek okerrera egiten dutenean eta bizitzaren kostua etengabe handitzen denean erantzun kolektiboa emateko".
Testuinguru horretan, "gutxieneko soldata duin baten beharra premiazkoa" dela azpimarratu dute, eta "1.500 euroko gutxieneko soldata propioa" beharrezkoa dela adierazi dute, "hemen erabakitakoa, eta bertako errealitate sozioekonomikora egokitua".
SInidkatu horien ustez, proposamenak "zuzenean 167.000 langileren egoera hobetuko luke Hego Euskal Herrian". Gaineratu dutenez, "LGSa altuagoa izateak negoziazio kolektiboa baldintzatzen du soldata igoera handiagoak adostu daitezen".
Halaber, sindikatuek gogorarazi dutenez, "gutxieneko soldataren inguruko erabakiak Euskal Herritik urrun hartzen dira gaur egun, langileen eguneroko beharretatik eta gure herriaren ezaugarrietatik aldenduta". Horren aurrean, erabakitzeko ahalmena hemen izatea funtsezkoa dela defendatu dute, lan-harremanetan burujabetzaren bidean urratsak emateko helburuz.
Egungo eskumenen barruan LGS propioa lortzeko aukera aurkeztu dute, patronalekin negoziazio mahai bat irekitzen saiatzeko; bestetik "eskumenak lortzeko bidean Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko" aukera aurkeztu dute.
Hala ere, deitoratu dutenez "patronalak eta harekin bat egin duten alderdi politikoek bi bideak blokeatu dituzte".
Horregatik, "beharrezkotzat" jo dute "hirugarren bide bat irekitzea", eta "ezinbestekotzat" jo dute gutxieneko soldataren auzia "funtsezko aldarrikapen gisa kokatzea estatus juridiko-politikoaren berrikuntzan".
Martxoaren 17ko greba orokorraren bidez, sindikatuek "soldatak hobetzea eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa exijituko dute, azken urteetan enpresen eta kapitalaren irabaziak handitu diren arren, langileek erosteko ahalmena galdu dutela salatzeko".
Bere aldetik, MIkel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak berretsi du Eusko Jaurlaritzak ez duela eskumenik Euskadin Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) ezartzeko, eta grebarako eskubidea errespetatzen duela adierazi du, baina dio ez datorrela bat sindikatu abertzaleen deialdiaren arrazoiarekin.
Torresek gogorarazi du bere sailak gutxieneko soldatari buruzko azterlan bat egin zuela, eta defendatu du hazkunde ekonomikoak soldatak hobetzea ekarriko duela. Patronalaren eta sindikatuen arteko elkarrizketarako deia egin du berriro, akordioak lortzeko bidea hori dela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Kezka kamioilarien artean, erregaien prezioaren igoera dela eta: "Urre likidoa daramagu; lapurretak hasiko dira"
Ekialde Hurbileko gerrak eragin zuzena du garraion, eta laster zabaldu daiteke eguneroko bizitzako beste eremu batzuetara. Kamioilariak oso kezkatuta daude prezioak astebetean izan duen igoera handiagatik.
Erregaien prezioak ia % 14 igo dira astebete gutxiagoan Hego Euskal Herrian
Garestitzea areagotu egin da martxoaren 1etik aurrera, AEBek eta Israelek Iranen kontra hasitako gerraren ondorioz.
Brent petrolioak 91 dolarretik gora egin du, % 26ko igoerarekin astebetean
Ekialde Hurbilean piztutako gerraren ondorioz, eskualdeko energia esportatzaile guztiek ekoizpena eten dezakete aste gutxi barru. Horrek, petrolioaren prezioa 150 dolarrera eramango luke upeleko, eta "munduko ekonomiak hondoratu" ditzake.
Arrakastatsua izan da aurtengo BIEMH azoka
Makina-erremintaren azoka bukatzear dago, eta, behin-behineko balantzea bada ere, 39.000 bisitarirekin, "erresilientziarako" aurtengo edizioa arrakastatsua izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Lehendakariak dio bentzeno ihesa izan zenean Petronorrek erakundeekin izan zuen koordinazioa ez zela "egokia" izan
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, Muskizen bentzeno ihesa egon zenean Petronorrek larrialdi-zerbitzuekin izan zuen komunikazioa eta koordinazioa "ez zen behar bezala egin". Sumar taldeko Jon Hernandezek egindako galderari erantzunez egin ditu lehendakariak adierazpen horiek.
Begiraleak ikasle guztientzat eta zaintza lanak, jantokien grebarako Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen artean
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietan "funtsezko zerbitzua mantentzea" bermatzen duen agindua eman du LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutako grebaren aurrean. Neurri horren helburua da "adingabe bakar bat ere arretarik gabe ez geratzea bermatzea, aldi berean langileen greba-eskubidea zainduz".
Etxebizitzen prezioak % 12,3 egin du gora Euskadin 2025ean
Bigarren eskuko etxebizitzak % 12,7 garestitu dira, eta etxebizitza berriak, berriz, % 10,4, INEren datuen arabera.
UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.