EAEk % 6,3ko langabezia-tasarekin itxi zuen 2025a
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkesta (BJA) argitaratu du ostiral honetan. Bertan adierazten denez, urtearen amaieran langabezia-tasa puntu erdi jaitsi da 2025eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, hau da, 5.600 langabe gutxiago daude.
EAEk % 6,3ko langabezia-tasarekin itxi zuen 2025 urtea; urritik abendura bitartean 68.000 lagun zeuden lanik gabe, duela urtebete baino 7.600 gutxiago, orduan tasa % 7koa baitzen.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkesta (BJA) argitaratu du ostiral honetan. Bertan adierazten denez, urtearen amaieran langabezia-tasa puntu erdi jaitsi da 2025eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, hau da, 5.600 langabe gutxiago daude.
Emakumeen langabezia-tasa zazpi hamarren jaitsi zen, % 6,6an kokatzeraino, eta gizonena hiru hamarren, % 6raino. 16-24 urteko gazteen artean langabezia-tasa % 12koa izan zen, aurreko hiruhilekoan baino % 2 gutxiago.
Hala, termino absolutuetan, emakume langabeen kopurua, 34.400koa zen urtearen amaieran, aurreko hiruhilekoan baino 3.700 gutxiago, eta gizonena, berriz, 1.800 gutxiago 33.600.
Langabezia gora Gipuzkoan, baina tasa txikiena du hala ere
Lurraldeka, langabezia jaitsi egin zen Bizkaian; 5.600 langabe gutxiago zueden, 38.700, guztira; langabezia-tasa, beraz, bederatzi hamarren jaitsi da, % 7ra.
Araban 11.000 langaberekin itxi zuten urtea, 1.500 gutxiago, eta % 6,5eko langabezia-tasarekin, % 1 gutxiago, beraz.
Gipuzkoan, aldiz, igo egin zen langabezia, eta 1.600 langabe berrik loditu zuten langabeen zerrenda, 18.300 lagunek osatzen dutena. Langabezia-tasa, hortaz, lau hamarren igo zen, % 5,1eraino.
Hiriburuei dagokionez, Gasteizen 1.600 langabe gutxiago erregistratu ziren, 400 gutxiago Bilbon, eta 900 gehiago Donostian, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Biztanleria okupatuak gora egin du, baina industriak behera
Bestalde, autonomia erkidegoko biztanleria okupatua, 2025aren amaieran, 1.012.300 pertsonakoa izan zen, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago eta duela urtebete baino 7.600 gehiago.
Emakumeengan izan da igoera hori, 7.500 emakume gehiago baitaude okupatuta; aldiz, gizonen artean, 1.600 gutxiago.
Araban, urte amaieran, aurreko hiruhilekoan baino 2.700 lagun gehiago zeuden lanean, Bizkaian 1.800 gehiago eta Gipuzkoan 1.500 gehiago. Hiriburuka, Gasteizen 3.600 lagun gehiago zeuden lanean eta Bilbon, 1.000 gehiago; Donostian, aldiz, 600 pertsona gutxiago zeuden lanean.
Zerbitzuen sektorean egin du gora, batez ere okupazioak, 7.800 pertsona (+ %1,1) gehiago zeuden lanean hirugarren sektorean; industrian eta lehen sektorean behera egin du okupazioak, 2.500 lagunetan industriaren kasuan (-% 1,2) eta 700 pertsonatan lehen sektorearen kasuan (-% 7,1)
Euskal AEko biztanleria okupatuak gora egin zuen zerbitzuen sektorean 7800 pertsonatan (+%1,1) eta eraikuntzan 1300 pertsonatan (+%2,2), baina behera industrian 2500 pertsonatan (-%1,2) eta lehen sektorean 700 pertsonatan (-%7,1).
Zure interesekoa izan daiteke
Mercedesen VLE berria Gasteizen fabrikatuko dute
Mercedes Benzek monobolumen VLE ibilgailu berria aurkeztu du astearte honetan Stuttgarten (Alemania). Erabat elektrikoa da eta Gasteizko lantegian egingo dute.
'Bizkaia Crowdlending': Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzazio sistema berria
Bizkaiko enpresa txikiek diru iturri gehiago izan dezaten finantzazio sistema berri bat jarri dute martxan Foru Aldundiak eta Elkargik. Herritarrek aukera izango dute enpresa txikiak arriskurik gabe finantzatzeko. Izan ere, ekarpenek Elkargiren berme osoa izango dute.
Brentaren prezioa 90 dolarretik jaitsi da agintariek Irango Gerrari buruz egindako adierazpenen ondotik
Bezperan, petrolio upela 120 dolarrera iritsi zen, baina Trumpek Irango gerra "ia amaituta" zegoela esan ostean, prezioek beheranzko bideari ekin zioten eta 86 dolarren bueltan geratu da. Gas naturalaren eta elektrizitatearen merkatuak ere lasaitzen ari dira; gasa ia % 9 jaitsi da eta elektrizitatearen prezioa % 24 murriztuko da asteazkenean.
Aurreakordioa lortu dute eskola jangeletako negoziazioan, eta greba deialdia bertan behera geratu da
LABek jakinarazi duenez, "lan, soldata eta gizarte arloko hobekuntza garrantzitsuak" jasotzen ditu akordioak, eta "lorpen historikoa" da. Bere aldetik, ELAk aurreratu du ez duela sinatuko ituna, "langileek eskatutako gutxienekoak betetzen ez dituelako betetzen".
Erregaien prezioen igoera gainbegiratzen ari da Espainiako Gobernua, arau-hausterik izan den argitzeko
Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu du Irango gerra baliatzen ari direla gasolindegiak, prezioak puzteko. Jokabide "espekulatibo" horren aurrean, esku hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Imanol Pradales, Hithium enpresari buruz: "Nafarroarako ona dena gure herrirako ona da"
Pradales lehendakariak publikoki zoriondu ditu Maria Chivite presidentea eta Irujo sailburua, nahiz eta aitortu Eusko Jaurlaritzak ere lan handia egin duela Hithiumen proiektua Euskadira erakartzeko. Nafarroa aukeratzea "oso albiste ona" dela esan du, eta gogorarazi du "Europako beste edozein tokitan" lur har zezakeela.
EAEko automobilgintza sektoreak 24.853 milioi euro fakturatu zituen 2025ean, aurreko urtean baino % 1,9 gutxiago
Euskadiko automobilgintza klusterrak (Acicae) jakinarazi duenez, emaitza horiek etorri dira EAEk presentzia handia duten zenbait merkatutan, hala nola Europan eta Ipar Amerikan, ibilgailuen ekoizpena gelditu egin delako.
Talgok 200 langile kontratatzeko prozesua abiatu du Araban
Erdi-mailako edo goi-mailako profil industrialeko langileak eta ingeniariak kontratatuko ditu enpresak. Egun 700 behargin inguru dituen Ribabellosako lantegiaren gaitasun industriala handitu nahi dute, sei mila milioi euroko eskaera-zorroari aurre egiteko.
Iñigo Ansola: "Poztu egiten nau inbertsio handi bat Euskal Herrira etortzeak"
Txinako Hithium Energy enpresak Euskadira etortzeko asmoa alde batera utzi eta Nafarroaren alde egin duela jakin ostean, Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Ansolak esan du ez dela sartuko lurraldeen arteko lehian. Nafarroagatik pozten dela adierazi du, Txinako enpresa Foru Erkidegoan egoteak EAEn ere eragin positiboa izango duela uste duelako Ansolak.
"Arrakasta-istorio bat" abian, Hithium Nafarroan ezarriko baita
Maria Chivitek atzoko iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago. Aukeraketa bat dator Nafarroako politikek energian eta enplegua sortzearen alde egin duten apustuarekin, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarekin ere.