Erosketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mercadonak banaketaren sektorearen gailurrean  jarraitu du 2025ean, % 30eko kuotarekin

Kontsumo handiko merkataritza elektronikoan (elikagaiak eta higienea) lehen postua Amazonek du, % 36,6ko kuotarekin. EAEko saltoki handien eta elikadura kate handien salmentak % 0,9 hazi ziren 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta.

(Foto de ARCHIVO)

Mercadona reabre su supermercado de Las Fuentes (Zaragoza) tras una reforma integral.



REMITIDA / HANDOUT por MERCADONA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

03/9/2025

Mercadona supermerkatu bat. Europa Press-en artxiboko argazkia.

Estatuan erosketa-saskiaren gastua ia % 6 handitu zen 2025ean, eta Mercadona izan da, beste behin, supermerkatuen sailkapeneko buru, ia % 30eko merkatu-kuotarekin.

Iaz erosketa-saskian gastatutako hiru eurotik bat enpresa horrek irabazi zuen, NIQen (Nielsen) 'Espainiako Kontsumo Handiaren Merkatua' ikerketaren datuen arabera.

Bigarren postuan Carrefour dago, % 7,2ko kuotarekin, eta Lidlek hirugarrenean jarraitzen du, % 6,2rekin.

DIAk hazten jarraitzen du eta laugarren tokian dago, eta bosgarren tokian kokatu da Eroski, % 4,3ko kuotarekin.

Ondoren datoz Consum, Alcampo, Aldi eta El Corte Inglés.

Supermerkatuen rankina 2025 EU

NIQek tokian tokiko supermerkatuen gorakada nabarmendu du, merkatu kuotaren % 25 hartzen baitute horiek, kontsumo handiko produktuak (elikadura eta higienea) erosten gastatutako lau eurotik bat, beraz. 

Era berean, nabarmentzen du hurbileko eta komenentziazko establezimenduetan erosteko joera handitzen ari dela, hipermerkatuen kaltetan. 

Online salmentek gora egin dute

Txostenak e-commerceak gora egin duela erakutsi du; izan ere, denda fisikoek erosketarako gune nagusia izaten jarraitzen duten arren, online salmenten kopurua hirukoiztu egin da, zehazki % 17,7 hazi da, eta supermerkatu txikietakoa % 9,1, eta handietakoa % 7,6 hazi da. Erosteko modu horren gorakadari erreparatuta, maiztasuna ere aztertu beharra dago, % 8ko hazkundea izan du eta.

Kontsumo handiko (elikagaiak eta higienea) online merkataritzan lehen postua Amazonek du, % 36,6ko kuotarekin; ondoren Mercadona dator, ia % 10ekin, eta Glovo, Shein eta Temu erraldoien aurretik.

EAEko zifrak

EAEko saltoki handien eta elikadura kate handien salmentak % 0,9 hazi ziren 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta (% 1,5 Bizkaian, % 0,3 Gipuzkoan, eta beste horrenbeste Araban), eta sektore horretan enplegua % 1,1 hazi zen.

Salmenten kopuruaren hazkundea % 0,7koa izan zen elikaduran, eta halako bi, % 1,4, gainerako produktuetan, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Urteko azken hileko salmenten urtearteko bilakaera positiboa izan zen, bai elikagaietan (% 2,7), bai gainerako produktuetan ere (% 2,6).

Abenduan % 3,3 igo ziren Bizkaian urtearteko terminoetan, % 2,2 Gipuzkoan eta % 0,9 Araban.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X