LEE-A PEPSICON

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pepsico enpresak iragarri du LEEa egingo duela bere merkataritza sarean, eta horrek hiru euskal etxeri eragingo die

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko taberna, jatetxe, supermerkatu txiki eta janari-dendak zuzenean hornitzen duen sarean izango du eragina.

PEPSICO-ETXABARRI-GOOGLE-MAPS.JPG

Pepsicok lan-erregulazioko espediente bat (LEE) egitekotan dagoela iragarri du, eta, hasiera batean, langile ia guztiei eragingo diela, 400 bat langileri, hain justu. Guztira, bere merkataritza-banaketarako sare propioko hamaika zentrori eragingo die, tartean, hiru Euskal Herrikoak.

Hain zuzen ere, Bilbon, Donostian eta Gasteizen jarduten duten taberna, jatetxe, supermerkatu txiki eta janari-dendak zuzenean hornitzen dituen sarean izango du eragina itxierak, CCOO sindikatuak zehaztu duenez.

Pepsicoren hitzetan, taldeak "Espainiako ohiko banaketa-kanalaren eraldaketaren bideari jarraitu dio, zeharkako banaketa-eredu baterantz egiteko, sektorearen joera nagusiaren ildotik".

Sindikatuen ordezkariek azaldu dutenez, lan egingo dute LEEaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin, beste lanpostu batzuk ezarriz eta borondatezko bajak emanez, eta ahalik eta kalte-ordain handienak ziurtatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X