Industria ekintza politikoaren erdigunean kokatu nahi du Nafarroako Gobernuak
Gaur onartutako aurreproiektuarekin, besteak beste, teknologia, ingurugiro eta lehiakortasun mailako erronkei aurre egiteko tresnak bideratuko dira Foru Erkidegoko enpresetara.
Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Industria eta Enpresa Sustapenari buruzko Foru Legearen aurreproiektua onartu du gaur Nafarroako Gobernuak. Industria eta industria sektoreko langileak ekintza politikoaren erdigunean jarri eta "lehentasun" izatea da helburua.
Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak azaldu ditu arauaren nondik norakoak, gobernu bileraren ondorengo agerraldian. Jakinarazi duenez, 300 herritarrek hartu dute parte aurreproiektuaren lanketan, eta orotara, 850 ekarpen jaso dituzte.
"Ekimen estrategikoa" dela esan du Irujok. Datozen hamarkadetako erronka ekonomikoak, industrialak, teknologikoak zein ekologikoak jarri dituzte ortzi-mugan, eta horietara egokitzeko "araudi moderno eta anbiziotsua" ondu dutela azaldu du.
Bereziki, enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako testua da. Horiek, babes eta malgutasun handiagoa eskatzen diotela Administrazioari nabarmendu du kontseilariak, eta gaur onartutako araudiak enpresarion beharrak ase nahi ditu. "Industriaren oinarria indartzeko erremintak" eskainiko direla agindu du.
Industria Foru Legearen ardatzak
Aurreproiektuak dituen ardatzen artean, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana eta gobernantza partehartzailea sustatu nahi direla nabarmendu du kontseilariak. Hala, besteak beste, Nafarroako Ekosistema Industrialaren Mahaia eta Nafarroako Enpresen Behatokia eratuko dira.
Halaber, trantsizio ekologikoak eta digitalak ere berebiziko garrantzia izango dute industria bultzatzeko estrategian. Zentzu horretan, kalitatezko enplegua sortzea, talentua eta inbertsioak erakartzea eta enpresen lehiakortasunerako gaitasuna indartzea lehenetsiko dituzte.
Lehentasuna izango dira, eta baita ikerkuntza, garapena eta berrikuntza ere. Ekimen berriak abian jartzeko "ingurune egokia" sortzeko laguntzak bideratzea da asmoa.
Bide beretik, trantsizio ekologikorako bidean, erreminta berriak sortuko dira enpresa eredu jasangarriagoak sustatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
39 urteko gizon bat larri zauritu da Iruñean lan-istripu batean
Presiozko mahuka batek buruan jo du baratze batean lanean ari zela.
Alokairuen prezioa % 3 eta % 4 artean jaitsi zen Donostian, Irunen eta Errenterian 2025eko azken hiruhilekoan
2025ean 86.522 alokairu-kontratu sinatu ziren Euskadin, serie historikoko bolumenik handiena. Alokairuen prezioei gehien eusten dion lurraldea Araba da.
Papresak aro berria hasi du, CL Group Industrial taldeak paper fabrika erosi baitu
Gaurtik CL Group Industrial taldeak bere gain hartu du Errenteriako paper fabrikaren ekoizpena.
CCOOk euskara ikasteko denbora eta baliabideak eskatu ditu eta euskarafobia dagoela ukatu du
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Iñigo Garduño CCOOren komunikazio idazkariak langileak auzitegietan defenditzeko egindako bidea azpimarratu du. Halaber, adierazi du ez direla aritu euskararen kontra, euskara ikasteko baliabideak eskatzen baizik.
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.