Nafarroako medikuek greba mugagabea deitu dute arratsaldeetarako, uztailaren 1etik aurrera
Nafarroako Medikuen Sindikatuak "zentzugabetzat" jo du Osasun Departamentuaren eskaintza, eta greba hori Estatuan erabakitzen diren mobilizazioei gehituko zaiela adierazi du.
Nafarroako Osasunbideko mediku eta fakultatiboek greba mugagabea hasiko dute uztailaren 1ean, arratsaldez. Nafarroako Medikuen Sindikatuko kide diren medikuek "zentzugabetzat" jo dute Foru Gobernuko Osasun Departamentuak beren lan-baldintzak hobetzeko egindako eskaintza.
Nafarroako Medikuen Sindikatuak (SMN) hainbat batzar egin ditu asteazkenean eta ostegunean Tuterako eta Lizarrako ospitaleetan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Sindikatuko iturrien arabera, guztietan "izugarrizko haserrea eta ezinegona" agertu dute profesionalek, eta "adarra jotzen ari zaizkigunaren sentsazioa" orokortzen ari da.
Fernando Dominguez kontseilariak zuzentzen duen Osasun Departamentuak egindako eskaintza beste autonomia erkidego batzuetako eskaintzekin alderatu dute medikuek eta, haien ustetan, Nafarroaren proposamena "zentzugabea" da.
Ondorioz, uztailaren 1etik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki dute arratsaldeko txandan.
Peonadak egin gabe jarraituko dute
Lanuzte horrek batez ere peonada deitzen direnei eragingo die, hau da, itxaron zerrendak murrizteko helburuarekin arratsaldeetan egiten diren aparteko orduei. Mediku askok uko egin diote orain arte aparteko ordu horiek egiteari. Duela aste batzuk, Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak mobilizazioen etenaldia egingo zuela udan iragarri zuen baina, greba mugagabearen deialdi honekin, medikuek aparteko ordu horiek ez egiten jarraitu ahal izango dute.
Nafarroako Medikuen Sindikatutik azpimarratzen dute iragarri berri duten hori "greba autonomikoa" dela, eta estatuko Greba Batzordean ordezkatuta dauden sindikatu eta taldeak deitu dezaketen gainerako mobilizazioei gehituko zaiela. Beraz, datorren asterako -ekainaren 15etik 19ra bitarteko- greba deialdiari eusten diote.
Greba mugagabea hasteko aukera gero eta gehiago entzuten da. Medikuen Mugimendu Bateratua (MUD) ere aukera hori aztertzen ari da, adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOOk euskara ikasteko denbora eta baliabideak eskatu ditu eta euskarafobia dagoela ukatu du
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Iñigo Garduño CCOOren komunikazio idazkariak langileak auzitegietan defenditzeko egindako bidea azpimarratu du. Halaber, adierazi du ez direla aritu euskararen kontra, euskara ikasteko baliabideak eskatzen baizik.
EAEko arrantzaleek antxoa-kuota ia osoa agortu dute eta hegaluzearen kosteraren buru dira
Esleitutako antxoa-kuotaren %98,4 harrapatu du dagoeneko, eta Estatuan arrantzatutako hegaluzearen hamar kilotik sei euskal ontziek lehorreratu dituzte.
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".