'Leaders Meeting-Fit for the Future'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek aliantza politiko berri baten alde egin du, "berrindustrializazioan" Europak "benetako autonomia" izan dezan

'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da Leaders Meeting–Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.  

imanol pradales

Leaders Meeting–Fit for the Future goi-bileraren amaiera ekitaldia, Bilbon. Argazkia: Irekia

Europako hamalau industria-eskualdek 'Bilboko Adierazpena' izenpetu dute gaur Bilbon, Leaders Meeting-Fit for the Future goi-bilera amaitzeko. "Industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko konpromiso komunak" biltzen ditu agiriak, eta Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko duen ahalmena indartzeko beharra" azpimarratzen du.

Eusko Jaurlaritzak eta Flandesko Gobernuak gidatu dute goi-bilera, eta Nafarroako Gobernuak parte hartu du, Katalunia, Valonia, Frantzia Garaia, Ekialde Handia, Austria Garaia, Lombardia, Saxonia, Baden-Württemberg, Mendebaldeko Pomerania, Emilia-Romagna eta Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeetako ordezkariekin batera. Guztiak bat etorri dira industriaren estrategia prozesuen erdigunean egon behar dutela esatean, "etorkizuneko Europa lehiakorra" eraikitzeko. 

Bere hitzaldian, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du "estatuaz azpiko errealitateek eta lurraldeek ahots propioa" eta "Europa berpizteko erabakietan, inbertsioetan eta gobernantzan parte hartzeko gaitasuna" izan behar dutela.

“Ziurgabetasunari ibilbide-orri zehatz batekin aurre egiteko elkarrekin jardutea erabaki dugu. Aurrera egin dugu Europaren subiranotasuna klusterren eskutik indartzeko, hiru arlo estrategikotan: teknologia garbiak, adimen artifiziala eta kuantikoa, eta osasuna eta bioteknologia", azpimarratu du Pradalesek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X