Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak

Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.

BOL01 SANTA CRUZ (BOLIVIA) 12/01/2026.- Una persona realiza trabajos de restauración en el estadio Ramón Tahuichi Aguilera este lunes, en Santa Cruz (Bolivia). El presidente de la Federación Boliviana de Fútbol (FBF), Fernando Costa, ratificó que el partido amistoso internacional entre Bolivia y México se disputará "sí o sí" el próximo 25 de enero en el estadio Ramón Tahuichi Aguilera, pese a que las obras de reparación del estadio aún se encuentran en ejecución. EFE/Juan Carlos Torrejon
Langile bat. Artxiboko argazkia: EFE

Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak. Hain zuzen ere, lanaldiekin, aparteko orduekin eta orduak erregistratzeko beharrarekin zuten zerikusia irregulartasun horiek. Portzentajea ez da asko aldatu aurreko urteekin alderatuta.

Laneko orduekin lotuta 2025ean egindako 1.490 jarduketetan, 417 arau-hauste detektatu zituen, eta 401 eskaera egin ziren antzemandako irregulartasunak konpon zitezen.

Datu horiek guztiak Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, Elena Perez Laneko sailburuordeak eta Iciar Gonzalez Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordeak aurkeztu dituzte gaur, Bilbon.

Emandako datu horien arabera, guztira, 20.191 jarduketa egin zituen iaz Lan Ikuskaritzak, eta horietan 1.862 arau-hauste aurkitu zituen —10,4 milioi euro—. Gainera, 26.959 kontratu berrikusi zituen; horietatik 1.788 kontratu mugagabe edo lanaldi osoko kontratu bihurtu ziren.

"Enplegu txukunak"

Enpleguaren markak hautsi diren honetan, Torres sailburuak adierazi du kalitatean sakontzeko ordua dela orain: "Enplegu txukunak, seguruak eta legera egokituak", adierazi du.

Irregulartasunak ikusi diren arren, nabarmendu du antzemandako iruzurrek enpresen ehuneko oso txiki bati eragin dietela (% 0,4 eta % 2,3 artean, kasuaren arabera), eta horrek erakusten duela legea "bete egiten" dela.

Lan Ikuskatzailetzaren jarduketei dagokienez, aurreko urteko zifren antzekoak jaso ziren iaz, nahiz eta igo egin diren laneko segurtasunari eta osasunaren arloari lotutako arau-hausteak.

Lan-baldintzak

Lan-harremanen esparruan, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 6.974 jarduera egin zituen —egindako guztien % 35—, eta 635 arau-hauste aurkitu eta 1.669 errekerimendu egin zituen.

Atal horretan, lan-ordutegiaren arloan hautemandako irregulartasunak nabarmendu dituzte, baina baita lan baldintzekin lotutakoak ere — 151 arau-hauste detektatu ziren egindako 1.445 kontroletan—.

2026-2028 Plana

Informazio ekitaldi berean, Elena Perez sailburuordeak Euskadiko Lan Ikuskaritzaren 2026-2028 Kudeaketa Plana aurkeztu du. Plan horren arabera, Ikuskaritzan hutsik dauden plaza guztiak beteko dira —83 plazetatik 18, ikuskatzaileak eta ikuskatzaileordeak kontuan hartuta—, eta egitura operatiboa indartuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X