Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Sarralle taldeko lantegi baten sarrera. Artxiboko argazkia: EITB Media
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako enplegu erregulazioko txostena jarriko dute indarrean astelehenean, eta 214 behargini eragingo die. Zehazki, Azpeitian dauden zazpi lantegitan izango du eragina neurriak.
Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE) abian jartzeko, GUKA atariak jakitera eman duenez.
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenean sartuko da indarrean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela