Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregai-litroko 20 zentimoko hobaria onartzera eraman zuten maximoetatik 15 zentimora dago gasolina gaur egun
Irango gerra betean, erregaien prezioak gora egiten ari dira egunez egun. EAEn, diesela litroko 1,767 eurokoa da gaur egun, eta gasolina, berriz, 1,649 eurokoa. Espainiako Gobernuak laguntzak onartu zituen erregai horiek litroko 1,91 eta 1,81 eurokoak izan zirenean 2022an, hurrenez hurren.
Luzatu egingo da Tubos Reunidosen LEEaren kontsulta aldia, enpresaren azken proposamena aztertzeko
Enpresak 301 kaleratzeei eta Amurrioko altzairutegiaren itxierari eutsi die. Hala ere, enpresa uztearen baldintzak hobetu ditu. Ondorioz, Batzordeak, bozketa bidez, kontsulta epea luzatzea erabaki du, eskaintza aztertzeko, plantillarekin kontsultatzeko eta onartzen duten edo ez erabakitzeko.
ELAk eta LABek ez dute onartu patronalak Arabako metalgintzako hitzarmenerako egindako proposamena, “atzerakoia” delakoan
Bi sindikatuek eskaintza bertan behera uzteko eskatu diote SEAri, sektoreko 25.000 langileen erosahalmena ez duelako bermatzen.
EAEko taxilariak martxoaren 26an mobilizatuko dira, Uberren Donostiako "intrusismo profesionalaren" aurka
Taxien Euskal Federazioak azpimarratu du administrazioek alokairuko auto gidaridunen jarduera "onartzen" dutela, eta indarrean dagoen araudia betetzea eskatu du.
Gas naturalaren prezioak % 30 egin du gora eta 69 euroan dago
Prezioaren igoera Ekialde Hurbileko tentsioaren gorakadaren ondorioz gertatu da, otsailaren amaieran egindako erasoaldi militarraren eta energia-hornidura etetearen beldurra nagusitu baita.
Tubos Reunidoseko langileek auto-ilara luzeak sortu dituzte Bilbon, Enekuri eta San Mameseko sarreretan
Manifestazioan zehar, langileek trafiko arazoak eragin dituzte, izan ere, Zunzunegi etorbidean eta Jesusen Bihotza plazan eserialdiak egin dituzte.
Lanuzteak Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientearen bilera erabakigarriaren aurrean
Amurrioko plantillako langileek lanuzte gehiago hasi zituzten bart, zuzendaritzaren eta batzordearen arteko bilera erabakigarriarekin bat eginez, Lan Erregulazioko Espedientea (LEE) aztertzeko. Gaur amaituko da kontsulta-aldia, akordiorik ez badago edota luzatzen ez bada.
Lanuztea dute berriro gaur gauetik hasita Tubos Reunidosen, azken negoziazio bileraren atarian
22:00etan, 24 orduko lanuztea abiatuko dute beharginek. Asteartean ere, 24 orduko lanuztea egingo dute; eta asteazkenetik igandera, 4 orduko geldialdiak egingo dituzte txanda bakoitzean.
Azkoitiko Sidenorreko langileek manifestazioa egin dute euren lanpostuak defendatu eta enpresaren "utzikeria" salatzeko
Enpresa batzordeak deituta, ehunka pertsona kalera atera dira Sidenorrek Azkoitiko ijezketa trena itxiko duela eta 36 behargin Reinosara (Kantabria) lekualdatuko dituela salatzeko.
Kezka kamioilarien artean, erregaien prezioaren igoera dela eta: "Urre likidoa daramagu; lapurretak hasiko dira"
Ekialde Hurbileko gerrak eragin zuzena du garraioan, eta laster zabal daiteke eguneroko bizitzako beste eremu batzuetara. Kamioilariak oso kezkatuta daude prezioak astebetean izan duen igoera handiagatik.