AIREPORTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer inbertsio proposatzen ditu Aenak euskal aireportuetan?

Aireportuen kudeaketa Euskadira transferitzearen aurka agertu da konpainia, eta ia 13.000 milioi euroko inbertsio-plana iragarri du, tartean Loiu handitzea proposatzen dute eta Hondarribian eta Forondan hobekuntzak egitea.

Roissy en France (France), 03/07/2025.- Passengers inside Roissy-Charles de Gaulle Airport during a French air traffic controllers' strike, in Roissy-en-France outside Paris, France, 03 July 2025. The French UNSA-ICNA union has called for a two-day strike on 03 and 04 July over working conditions, causing travel disruption. (Francia) EFE/EPA/YOAN VALAT
Argazkia: EFE

Aenako presidenteak, Maurici Lucenak, 2027-2031rako Aireportuak Arautzeko Dokumentua (DORA III) aurkeztu du. Dokumentu horrek 13.000 milioi euro inguruko inbertsioa aurreikusten du, aireportuak handitu eta modernizatzeko eta bidaiarien hazkundeari aurre egiteko gaitasuna bermatzeko.

Bilbon, Aenak Loiuko terminala bi aldeetatik zabaltzea aurreikusten du, fakturaziorako, kontroletarako eta pasabide-kopururako lekua handituz. Hondarribian ontziratze-gelak hobetuko dira, eta harri-lubeta eta pista indartuko dira; Forondan, berriz, pista eta kargatzeko eremua berrituko dira. 

Inbertsioak aireportuak koordinatzeko komiteetatik igaro beharko dira, eta autonomia-erkidegoek ekarpenak egin ahal izango dituzte. Proiektuak uda amaieran zehaztea eta bost urteko epean gauzatzea aurreikusten da.

Gainera, Aenak urtean batez beste 0,43 euroko igoera proposatu du bidaiari bakoitzeko. Igoera hori aireportu bakoitzaren tamainaren arabera aldatuko da, eta Europako baxuenen artean egongo da, adierazi dutenez. 

Planaren arabera, Espainiako aireportuek 1.690 milioi bidaiari kudeatuko dituztela 2027tik 2031ra bitartean; hazkunde apalagoa izango da pandemia osteko susperraldiaren ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X