Dozenaka gizarte eragilek bat egin dute martxoaren 17an gutxieneko soldata propioaren alde egingo den grebarekin
"Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea bertan lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztientzako onura dakarren aldarrikapena da", esan dute, Bilbon egin duten agerraldian.
Dozenaka gizarte eragilek bat egin dute martxoaren 17an lanbidearteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko egingo den greba orokorrarekin. Oraingoz, 50 gizarte eragile eta mugimendu inguruk plazaratu dute atxikimendua ELAk, LABek, Steilasek, Etxaldek eta Hiruk deituriko protestarekin, 1.500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko Euskal Herrirako.
Bilbon egindako agerraldian, bi eragilek manifestua irakurri dute, kolektibo guztien izenean. Azpimarratu dutenez, "sistema patriarkal, ekozida eta arrazistak" mundua "hankaz gora" jarri du, eta "ez dira garai errazak langile- eta herri-sektoreontzat". "Aberatsak aberatsago, boterea geroz eta esku gutxiagotan eta langile-sektore geroz eta gehiago bazterrean", salatu dute.
Ohartarazi dute Euskal Herria ez dagoela "errealitate horretatik salbu", patronala eta agintari politikoak elkarren "eskutik helduta" doazelako, "aberastasuna modu justuan banatzeko edozein neurri blokeatzeko". "Horixe da gutxieneko soldatarekin ere gertatzen ari dena: bertan bizi garenon oinarrizko beharrak asetzeko diru-sarrera nahikoa izatea ekin nahi dute, eta dagoeneko pairatzen ditugun arrakala sozialetan sakondu. Aldarrikapen zilegi, justu eta egingarri bati bide guztiak itxi dizkiete", erantsi dute.
Ziur daude Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izatea bertan lan egiten duten eta bizi diren pertsona guztientzako "onura dakarren aldarrikapena" dela. Horregatik, grebarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu dute aldarrikapenaren aldeko "pedagogia eta politizazio lana" egiteko herri eta auzoetan.
"Argi eta garbi diogu: borroka hau irabaztera goaz. Martxoaren 17an dena gelditzeko deialdia egiten dugu. Sinetsita gaude borrokak merezi duela eta lortu dezakegula", amaitu dute.
Sinatzaileen artean daude Euskal Herriko Bilgune Feminista, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Ernai, Kakitzat, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, SOS Aiaraldea, Gure Esku, OPA Herri Plataformak eta Saretxe Etxebizitza Sindikatua, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.