Lan gatazka

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste hiru greba egun deitu dituzte martxorako eskola jantokietan

Lanuzteak martxoaren 10ean, 11n eta 12an egingo dituzte, gaur egun negoziazioetan duten "blokeo" egoera dela eta.

Huelga de comedores escolares públicos manifestación bilbao

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, martxoaren 10, 11 eta 12rako greba deitu dute eskola jantokietan, "negoziazio mahaian aurrerapausorik eman ez delako".

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hiru lanuzte egin dituzte asteon ere eskola publikoetako kudeaketa zuzeneko jantokietan.

Ohar batean, beste hiru greba egun iragarri dituzte, "blokeo" egoera dela eta, eta aldarrikapenek "erantzunik gabe" jarraitzen dutelako.

Negoziazio mahaian KPIaren araberako soldata igoerak ez direla bermatzen kritikatu dute, eta kudeaketa zuzeneko langileen baldintzak "inolako mugarik gabe eta beste hitzarmen batzuen menpe egon gabe" negoziatu behar direla aldarrikatu dute.

Era berean, patronalari eskatu diote jarrera aldatzeko eta "seriotasunez" negoziatzeko, eta Hezkuntza Sailari, gatazkan parte har dezala eta "erantzukizuna" bere gain har dezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X