Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Petronorren (Muskiz, Bizkaia) lan egiten duten hainbat langilek lantokitik alde egitea erabaki dute gaur goizean, atzo findegian intzidentzia izan ostean; izan ere, bentzeno maila oso handiak neurtu dituzte inguru horretan.
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez omen die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman.
Horren aurrean, findegian lan egiten duten azpikontratetako langile batzuek, beren enpresen oniritziarekin, etxera joatea erabaki dute. Dena den, gaurko lanaldian egin ez dituzten orduak soldatetatik kenduko dizkietela ohartarazi die horiei enpresak.
Bestalde, findegian lanean geratu diren beharginak espazio itxietan ari dira lan egiten.
Petronorreko enpresa batzordea goizeko lehen orduan bildu da, zuzendaritzari gertatutakoari buruzko azalpenak eskatzeko.
LABek jarduna eteteko eskatu du
LAB sindikatuak Petronorri eskatu dio geldi dezala jarduna atzo gertatutako intzidentzia konpondu arte. Halaber, bentzeno mailari buruzko informazioa emateko eskatu dio, "minbizia eragiten duen substantzia bat" delako.
Ohar batean, LABek ordezkariak arduratuta eta haserre agertu dira Petronorren gorabeherak Muskizko eta inguruko bizilagunengan izan ditzakeen arriskuengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela