Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokak digitalizazio, automatizazio eta robotika proiektu handizaleak erakutsiko ditu BECen
Martxoaren 2tik 6ra, bost egunez, 1.503 erakusketari eta 3.350 produktutik gora egongo dira bertan. Gainera, nazioarteari egingo diote azpimarra aurtengo edizioan, 70 herrialdetatik iritsitako bisitariak bilduko baititu.
2024ko azokako irudia. Argazkia: Europa Press
Astelehen honetan, 2026ko martxoaren 2an, zabalduko ditu ateak Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokak (BIEMH), Barakaldoko BECen. Euskadiko azoka garrantzitsuenak 1.503 erakusketari eta 3.350 produktutik gora izango ditu.
Gainera, martxoaren 6ra arte, bost egunez, nazioarteko 350 nobedade inguru emango dituzte ezagutzera bertan. Guztira, 1.542 makina eta 100 bat robot egongo dira. Sei pabiloitan banatuta, azokaren % 20 automatizazioari, robotikari eta digitalizazioari eskainita egongo da.
Sei hamarkada luzeko ibilbidea du azokak (1961ean jaio zen), baina 33. edizio honek bereziki produktuari emango dio garrantzia, "kalitatean nahiz kantitatean markak onduta". Gainera, nazioarteari egingo dio azpimarra, 70 herrialde baino gehiagoko bisitariak bilduta.
BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañezek aurkezpen ekitaldian nabarmendu zuenez, enpresen jardunaren eta asmoen erakusleiho izango da BEC, mundu mailan erreferente bihurtuta.
Industria arloko sektore garrantzitsuenak izango dira bertan: makinak, erremintak eta osagarriak, soldadura, metrologia, deformazio makinak, xafla eta hodi mozketa....
Bertan ordezkaritza izango duten herrialdeen artean hauek daude: Alemania, Austria, Txina, Frantzia, Italia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Taiwan, Turkia, Suitza, Japonia, AEB eta Hego Korea.
Hasiera ekitaldia
Imanol Pradales lehendakariak emango dio hasiera azokari.
Egitaraua eta jarduerak
Egitarau zabala prestatu dute egunotarako, joerak aztertzeko, ezagutzak partekatzeko eta goi-mailako networkinga sustatzeko.
"Carpe BIEMH" lelopean, edizio berri honek "unea aprobetxatzea" aholkatuko die azokan parte hartuko duten enpresei, bisitariei zein erakundeei, "sekulako ikuskizun industrialaz eta teknologikoaz gozatzeko aukera" izango baitute.
Gainera, International Associations' Area espazioa estreinatuko dute edizio honetan, makina-erremintaren erakundeei zuzendutakoa.
Networkinga
Networking jarduerei esker, profesionalen arteko harremanak indartuko dituzte, "ideiak truka ditzaten eta negozio aukera berriak zabal daitezen".
Ekimen esanguratsuenen artean Innovation Workshops hitzaldiak daude. Robotika, automatizazioa eta digitalizazioa ardatz duten enpresetako arduradunek erakustokietan dituzten nobedade azpimarragarrienak aurkeztuko dituzte.
Bestalde, Innovation Awards by BIEMH golardoek industria berritasun nagusiak sarituko dituzte.
Jardueren artean, Welcome Reception eta BIEMH Fest hitzorduak dira aipagarrienak. Lehenengoak erakusketariei egingo die harrera, eta bigarrena, berriz, martxoaren 4an egingo dute Azkuna Zentroan.
Bukatzeko, WORKinn Talent Hub foroak 31 enpresa batuko ditu, 350 lan eskaintza aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Dermatosi nodularraren aurkako txertaketa Bizkaira eta Arabara zabaltzeko eskatu du berriro Jaurlaritzak
Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari gutuna igorri dio Amaia Barredo sailburuak. Bertan esan dionez, azken fokuaren eta EAEren arteko distantzia txikitu egin da, eta, hortaz, gaixotasuna gure lurraldean zabaltzeko arriskuak gora egin du.
Gipuzkoako zahar-etxeetako erabiltzaileen senideek grebaren ondorioak salatu dituzte
Gipuzkoako zahar-etxeetako adinekoek jasotzen duten zaintza gero eta prekarioagoa dela salatu dute adinekoen senideek. Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroetako langileek 110 egun daramatzate greban, hitzarmen berri baten alde.
Beste hiru greba egun deitu dituzte martxorako eskola jantokietan
Lanuzteak martxoaren 10ean, 11n eta 12an egingo dituzte, gaur egun negoziazioetan duten "blokeo" egoera dela eta.
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.