Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitariak gainditzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
Mobile World Congress-eko lehenengo parte-hartzaileak. EF.

Abian da Bartzelonan Mobile World Congress (MWC) eraskustazokaren 20. ekitaldia, 100.000 bisitari baino gehiago izateko helburuarekin, eta burujabetza digitala, sateliteen teknologia berriak eta 6Ga jomuga jarrita

Telefonia kongresuak 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte izango da zabalik eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Aurten, nobedade nagusien artean dira 'Muga Berriak', espazioari eskainitako Hall 6ko gunea, SpaceX eta Starlinkek parte hartuko dutena; 'Airport of the Future', hegazkingintzari buruzko eremua, eta 'CircuitX', Bartzelona-Kataluniako Circuit-en mugikortasun adimendunari buruzko proposamena.

Konektibitatearen arloko aukera berriak espazioan dute jarrita begia eta kongresuak eremu bereizia eskainiko die Hall 6an teknologia satelitalei, teknologia kuantikoaeri eta adimen artifizialeko sozluzioei (AA). 

'Muga Berriak' izeneko eremu hori izango da kongresua espaziora begira jartzeko lehen esperientzia, eta bertan izango dira Gwynne Shotwell SpaceX-eko presidente eta operazio zuzendaria eta Michael Nicolls Starlink dibisioko ingeniaritza presidenteordea. 

Lurrera itzulita, MWC antolatzen duen GSMA operadoreen patronalaren beste interesetako bat aireko garraioa izan da, eta arlo horretan sakontzeko jarro du, azoka-barrutitik kanpo, 'Aviation of the Future' gunea, Airbusen eta Outsighten partehartzearekin, besteak beste.

4YFN, Talent Arena eta Hall Zero

Azokan ohikoak diren guneak ez dira faltako, esaterako, 4 Years From Now (4YFN) gunea, startupen sektoreko ekintzaileei, inbertitzaileei eta enpresa berritzaileei eskainitakoa. 

Talentu digitalean zentratautako Talent Arena gunea Montjuïc-eko esparruan kokatuko da eta jarduera ugari egingo dituzte bertan martxoaren 2tik 4ra. 22.000 profesional eta unibertsitario inguruk parte hartuko dute talentu digitala identifikatzeko, garatzeko eta gero erakartzeko ekintzetan. 160 eduki-saio baino gehiago, 45 workshop, 20 jarduera baino gehiago Skills Lab-en, 30 robotika eta gaming saio baino gehiago eta 5 hackatoi antolatu dituzte. 

Etorkizunera begira Bartzelonako MWCek Hall Zero eremua du  helburu, azoka 60.000 m2-tan handiagotu eta erakusketen guztizko azalera 300.000 m2-ra igotzeko. Handitze hori funtsezkoa izango da GSMAk bere gaitasuna handitu eta proiektu berriak sartu ahal izateko. 

Hala ere, azpiegitura ez da 2027ko erdialdera arte egongo martxan, eta, beraz, 2028ko MWCra arte ezin izango da erabili. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X