UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".
UGT sindikatuak salatu du ET letrak dituen pintada bat agertu dela Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko bere bulegoaren atean, Gasteizen.
Erakunde sindikalak bere webgunean argitaratutako ohar batean azpimarratu du "ekintza onartezin larria" da gertatutakoa, "testuinguru akademiko batean duen izaera koertzitiboagatik".
Horrez gainera, ziurtatu du ez dela gertaera isolatu bat. Adierazi dutenez, sindikatuak "sabotaje eta pintada mehatxagarri ugari" jasan ditu azken garaian eta "lan-eskubideen defentsan jarrera bereizi eta bakarra" izatearekin lotu dute.
Erakundeak zuzenean aipatu du EHUren erantzukizuna, "gertakariak Ertzaintzari jakinarazi zaizkion arren, Errektoregoak ez duelako segurtasun edo prebentzio neurririk ezarri".
Halaber, erakundeen "gaitzespen irmo baten falta" deitoratzen du eta jarrera horrek "biolentoak ausartzeko baino ez duela balio" azpimarratu du.
Azkenik, EHUri eskatu dio "lan-ingurune segurua eta elkartzeko askatasun osoa bermatzeko erantzukizunak" bere gain hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.