Erregaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregaien prezioak ia % 14 igo dira astebete gutxiagoan Hego Euskal Herrian

Garestitzea areagotu egin da martxoaren 1etik aurrera, AEBek eta Israelek Iranen kontra hasitako gerraren ondorioz.

Erregaien prezioak igoera handia izan du Hego Euskal Herrian martxoaren 1etik, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka hasitako gerrak markatutako testuinguruan. Gatazkak petrolio gordinaren nazioarteko merkatua tenkatu du eta hornidurak eta itsas trafikoa eten ditu Ormuzeko itsasartean. Ibilbide horretatik igarotzen da munduko petrolioaren bosten bat inguru, eta horrek nazioarteko kotizazioak gorantz bultzatu ditu. Esaterako, Brent upelak 91,84 dolarretan kotizatu du ostiral honetan, 2024ko apiriletik izan den preziorik altuena; gorantz egin duen seigarren eguna da.

Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan diesela litroko 1,469 eurotik 1,622 eurora igaro da martxoaren 1etik 5era bitartean, hau da, 15,3 zentimo gehiago (+%10,4). Aldi berean, gasolina 8,6 zentimo garestitu da, litroko 1,499 eurotik 1,585 eurora igo baita batez beste (+% 5,7).

Nafarroan, igoera are handiagoa izan da dieselaren kasuan, litroko 1,419 eurotik 1,611 eurora igo baita, 19,2 zentimo gehiago bost egunetan bakarrik (+%13,5). Gasolina, berriz, 1,464 eurotik 1,578 eurora pasa da, 11,4 zentimoko igoera (+%7,8).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X