GREBA OROKORRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astearteko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola, osasunean, hezkuntza edo larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek dira bermatuko direnak.

hospital donostia ospitalea osi donostialdea efe

Osakidetzako ospitaleetan jaiegunetako langileekin arituko dira. Argazkia: EFE

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek astearterako, martxoaren 17rako, deitutako greba orokorraren harira, Hego Euskal Herriko erakundeek gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte. Hona, arloz arlo, bermatuko diren zerbitzuak: 

Osasuna

Eusko Jaurlaritzak EAEko osasun zerbitzuaren, publiko zein pribatu, gutxieneko jarduna zehaztu du astearterako. 

- Ospitaleak: jaiegunetako ohiko langileekin arituko dira larrialdietan, sukaldean, janari-banaketan, garbiketan eta ospitaleratutako gaixoei behar duten arretan. Dialisi prozesuak eta tratamendu onkologiko lehenetsiak eta atzeraezinak ere mantenduko dira.

- Lehen mailako arreta: larunbatetako beharginekin jardungo dute. 

- Zerbitzua % 100ekoa izango da larrialdietan, Etengabeko Arreta Guneetan (EAG) eta osasun garraioan (larrialdiak, hemodialisian, tratamendu onkologikoetan, eguneko ospitaleko garraioan zein premiazkoan ). 

- ESIetako dei guneak: % 50eko zerbitzua. 

Nafarroan, honakoak dira Foru Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak:

- Erietxeak: % 100eko zerbitzua egongo da larrialdietan, ZIUan, erditze gunean, hemodialisian, tratamendu onkologikoetan, antzeko unitateetan eta sukaldean. Premiazko ebakuntza guztiak egingo dira, baita 20 asteko ekografiak eta amniozentesi probak ere. Ohiko arretan, langileen % 60 bermatuko da. 

- Lehen mailako arreta: Txanda bakoitzean, familia mediku, pediatra eta erizain bana egotea bermatuko da, ohiko zerbitzuan arloko bost langile edo gutxiago dauden kasuetan. Etengabeko Arreta Guneetan ere gutxieneko zerbitzu berak egongo dira. 

Hezkuntza

EAEko ikastetxe eta hezkuntza zentro guztiek zabalik egon beharko dute. 

- Unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan

Sarrera kontrola: Zuzendaritzako kide bat eta mendekoen plantillako pertsona bat, txanda bakoitzeko. Haurreskolak Partzuergoa eta udal titulartasuneko haurtzaindegietan, koordinatzaile bat eta hura ordezkatuko duen pertsona. 

Babes funtzioa egiteko: Hezkuntza-etapa bakoitzeko irakasle bat; 100 ikasleko, beste irakasle bat gehituko da. Hezkuntza laguntzako espezialista bat edo antzeko pertsona, hezkuntza berezi premiadun ikasleak dituen ikasgela bakoitzeko. 

- % 50eko zerbitzua Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan edo hezkuntza bereziko gela egonkorretan.

- EHU, Musikene eta Hizkuntza Eskola Ofizialak: Zentro bakoitzeko atezain bat eta irakasle bat planifikatutako azterketak egiteko. 

Nafarroan, honela banatu dituzte gutxieneko zerbitzuak: 

- Unibertsitatez kanpoko hezkuntza

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Zuzendaritzako pertsona bat eta irakasle bat, ohiko jardunean hiru irakasle dauden kasuetan. Hezkuntza laguntzako espezialista bakarra dagoen ikastetxeetan, hark egin beharko ditu gutxieneko zerbitzuak eta, gehiago egonez gero, espezialisten erdiek egon beharko dute. 

- Hezkuntza bereziko ikastetxe publikoetan, ikastetxeko zuzendaritzako arduraduna eta ikasketa-burua, sei unitate bakoitzeko lau irakasle, eskola-garraioaz arduratzen diren hezkuntza-laguntzako espezialistak, hezkuntza-laguntzako espezialisten plantillaren % 67 eta garbiketa-lanak egiten dituen pertsona bat.

Departamentuari atxikitako haur-eskolak. Zuzendaritzako arduradunak, haurren hezitzaile bat (ohiko zerbitzuan bi dauden kasuetan), sukaldari bat eta garbitzaile bat. 

Garraio sektorea

EAEko autobus, metro, tren, tranbia, funikular eta ibai garraioan (puntako orduak eta ospitaleetara zerbitzua eskaintzen dutenak lehenetsita): %30

Ordainpeko autobide eta tuneletan: % 30 puntako orduetan, eta %15, gainerakoan. 

Euskadiko gasolina-zerbitzuguneetan: % 20

- Iruñerriko Villavesa zerbitzuan: % 60, puntako orduetan, eta % 40 gainerakoetan.

- Tuterako hiri autobusetan: % 50 . 

Eguneko zentroak eta adinekoentzako zentroak

- Adinekoentzako, mendekotasun edo desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroetan eta eguneko egoitzetan: Arreta zuzena ematen duten langileen % 50; jatorduetan, % 60.  Gainera, mendekotasun handia duten erabiltzaileak gehiengo diren zentroetan gutxieneko zerbitzuak % 70ekoak izango dira. Gaueko txandan % 100ekoak izango dira gutxieneko zerbitzuak kasu guztietan. 

Osasun langileak, sukaldekoak eta garbitzaileak, hurrenez hurren, % 50 eta % 20an. 

- Lizarrako Santo Domingo egoitzan, Iruñeko El Vergel eta CAIDIS San Jose zentroetan eta Lur Gorri tutoretzapeko etxebizitza lagunduan (Nafarroa): jaiegunetako langileak. 

Administrazioa eta Justizia

- Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzua hiru hiriburuetan: Dokumentuak erregistratzeko pertsona bat txanda bakoitzean.

- Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea (EJIE): Jaiegunetako langile kopurua. 

- EAEko epaitegietan honakoak bermatuko dira: guardia-zerbitzua eta dokumentuak jasotzea eta erregistratzea. Gainera, legeak ezarritako epe bat amaitzen den jarduera guztiak egingo dira, baldin eta epe hori ez betetzeak eskubideak galtzea edo kaltetzea ekar badezake. 

- Nafarroako Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Nafarroako Institutuan: autopsietako laguntzaile bat.

- Nafarroako delituaren biktimei laguntza: Psikologiako edo Gizarte Laneko profesional bat. 

Larrialdiak

SOS DEIAK: Zerbitzuaren % 100

- EAEko beste larrialdi zerbitzu batzuk (larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako zerbitzuak, suhiltzaileak, errepideen mantentzea, Babes Zibila, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa...): Jaiegunetako beharginak. 

SOS Nafarroa: Zerbitzuaren zuzendaria, segurtasunaren arloko teknikari bat eta Larrialdiak eta Komunikazio Sistemak Planifikatzeko eta Koordinatzeko Ataleko eta SOS Nafarroa Ataleko buru titularrak. Gainera, goizeko txandan, koordinazioko 7 operadore laguntzaile; 8,  arratsaldekoan eta 4, gaueko txandan, eta kasu guztietan Aretoko buru bat ere bai.

- Nafarroako suhiltzaileak: Lurralde osorako ofizialorde bat, ofizialorde edo sarjentu zentral bat eta eskualdeko beste bat egongo dira. Gainera, parke bakoitzean gutxienez kopuru hauek egongo dira: 11, Cordovillakoan; 7, Iruñeko Trinitarioen parkean; 5, Tuterakoan eta 4, Altsasu, Auritz, Lizarra, Lodosa, Nabaskoze, Oronoz, Zangoza, Tafalla eta Azkoiengo parkeetan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X