TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia

Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
BILBAO, 17/03/2026.- Miles de personas se han manifestado este martes en Bilbao en el marco de la huelga general convocada por los sindicatos ELA, LAB, Steilas, Hiru y Etxalde por un Salario Mínimo Interprofesional (SMI) propio. EFE/ Luis Tejido

Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba orokorraren balantzea: Lanbidearteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren biharamunean, ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek atzoko egunaren balorazioa egingo dute. Lehen balantzean, grebak "jarraipen zabala" izan du, bereziki, industrian eta Hezkuntzan. 

- Ekialde Hurbileko azken ordua: Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil dutela, Israelen eta AEBren eraso batean. 

- Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia: Udal bozen lehen itzuliaren ondoren, Ipar Euskal Herriko 11 udalerritan bigarren itzulia egingo dute datorren igandean; besteak beste, Baiona, Miarritze, Kanbo, Maule eta Hendaian. Baionan eta Biarritzen ezkerreko indarrek bat egingo dute, datorren igandean bozen bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X