Lan-gatazkak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan

Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.

Bidaiariak Loiuko aireportuan. Argazkia: EITB Media
Bidaiariak Loiuko aireportuan.

CCOO, UGT eta USO sindikatuek greba mugagabea hasiko dute bihar, ostirala, Groundforcen, Loiun eta Aenako beste hamaika aireportutan lan egiten duen Globaliako "handling" enpresan, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.

Langileek lanuzte partzialak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiraletan: 5:00etatik 7:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 00:00etara.

Bilboko aireportuan ez ezik, lanuzteek Madrilen, Bartzelonan edo Palman ere izango dute eragina, besteak beste. Gainera, UGTk beste aireportu batzuetan lurreko zerbitzuak eskaintzen dituen Menzies enpresan ere deituta du greba, apirilaren 2tik aurrera, Ostegun Santuarekin. Konpainiak bere burua antolatzen duen "gaitasun falta" salatzeko mobilizatuko dira langileak.

Askorentzako oporraldiarekin batera iritsiko dira lanuztean, aireportuak jendez beteta daudenean. 1.674 operazio aurreikusten dira, Loiun bakarrik, epe honetan. Besteak beste, Casablancarekin (Maroko) eta Vienarekin lehendabiziko aldiz lotuko dute Bilbo. Egun jendetsuena Pazko Astelehena izango da, 175 hegaldirekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X