Prezioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz

Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
Gasolindegi baten irudia, martxoan. Argazkia: Europa Press

Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 3,3raino igo da martxoan, eta 2024ko ekainetik izan duen mailarik gorenera heldu da. Igoera honen eragile nagusia erregaien prezioen garestitzea izan da, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz, ostiral honetan Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) aurreratu dituen datuen arabera.

Urte arteko tasaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena izan da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen orduan.

Erregaien eta lubrifikatzaileen prezioa

INEren arabera, martxoko inflazioaren gorakadan eragin handia izan dute ibilgailu pertsonaletarako erregaien eta lubrifikatzaileen prezioen igoerak. Era berean, baina neurri txikiagoan, elektrizitatearen prezioen jaitsierak (iaz baino txikiagoa izan da) eta berokuntzarako gasolioaren prezioen igoerak ere eragina izan dute gorakada horretan.

KPIaren aurrerapenak Gobernuaren krisiaren aurkako neurri-sortan jasotako erregaien gaineko zerga murrizketa izan du kontuan, baina hilabeteko azken astean bakarrik nabaritu da horren eragina.

Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak komunikatu baten bidez esan du elektrizitatearen jokabideak martxoko inflazioa apaltzen lagundu duela.

“Espainiak energia berriztagarrien alde egindako apustua babes modura jarduten ari da Irango gerrak eragindako energia shockaren aurrean”, adierazi dute Ministeriotik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X