MISIO ESPAZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora

Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak. 

18:00 - 20:00

Leioako (Bizkaia) Satlantis enpresak arrakasta handiarekin jarri du gaur orbitan Garai B-Innosat Unamuno izeneko satelitea. Bereizmen handiko irudien bidez, lurra behatzea da helburua, eta nazioartean punta puntan kokatzea. 

Vandenbergeko ( Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik jaurti dute, astearte honetan, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Lau kanal optiko osatzen dituzten bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak — iSIM-90 eta iSIM-170 motakoak—, eta espazioan, gehienez, bederatzi urtez egoteko gaitasuna du.

Enpresa bizkaitarrak espaziora bidaltzen duen bosgarren mikro satelitea da, 105 kilo inguru pisatzen ditu, eta SpaceX konpainiaren Transporter-16 ontzia erabili dute bidalketa egiteko. OHB Sweden enpresa suediarrarekin elkarlanean garatu dute. 

Juan Tomas Hernani Satlantiseko arduradunak azaldu duenez, "Lurra behatzeko bezeroek egindako eskari berriei" erantzutera dator misio hau. Garai B satelitearekin "jauzi kualitatibo" handia emango dutela ziurtatu du, minutu bakarrean "400 kilometro behatzeko gaitasuna" izango duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X