Laudioko alkatearen ustez, “oso albiste ona” da Guardian eta Glavista salbatzeko egon daitekeen akordioa.
VSF Frantziako enpresa eta Alacanteko Gaviota azken akordioa ixtear daude, Aiaraldeko bi enpresa salbatzeko. Elkarren artean estuki lotuta daude eta, guztira, 400 langile baino gehiago enplegatzen zituzten.
VSF Frantziako konpainia eta Alacanteko Gaviota akordio bat lantzen ari dira Guardian eta Glavista Aiaraldeko enpresak salbatzeko. Akordioa, berez, ixtear legoke, Laudioko alkate Ainize Gastakak EITBn baieztatu duenez. Horri esker, Laudion kokatutako enpresak berriz martxan jartzea lortuko litzateke, urtebete baino gehiago geldirik egon ondoren.
Informazioa El Correo egunkariak aurreratu du, eta EITBk baieztatu egin du. Ainize Gastaka alkateak Radio Euskadin azaldu duenez, udal gobernuak “aspalditik” daki proposamenaren berri, baina “oraindik erabat itxita gabe" dago.
Proposamen “oso interesgarria”
Gastakaren hitzetan, edonola ere, proposamena “oso interesgarria” da, eta akordioa gauzatuz gero, “oso albiste ona izango litzateke Laudio eta Aiaraldearako”.
Arabako udalerriko alkateak baieztatu du, halaber, tokiko bazkide batek zeregina edukiko lukeela operazioan. El Correok aurreratu duenez, “tokiko bazkide industrialaren rola Guardianen zuzendari ohia izan zen bati legokioke, Bizkaian egoitza duen Amine sozietatearen bidez”.
EITBk baieztatu du, gainera, operazioak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izango lukeela. VSF eta Gaviotaren proposamen industrialaren helburua litzateke enpresek itxi aurreko jarduerari berriro ekitea, beira berezien eta leihoen fabrikazioarekin lotuta.
Garrantzi handiko bi enpresa eskualdean
Operazioa garrantzi handikoa da, bi enpresei jarduera berriz abiatzea ahalbidetuko liekeelako. Guardianek 171 langile zituen, eta Autoglas-Glavistak, 240. Azken enpresa hori, haizetakoen fabrikatzailea, Guardianen parte izan zen 2020ra arte.
Operazioa gauzatuko balitz, akordioak benetako bultzada ekarriko lioke Aiaraldeari, industria lantegien azken urteetaako itxierek gogor kolpatu baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
Gaur hasiko da errentaren kanpaina Araban eta autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira
Arabako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, aurten 202.576 lagunek inguru egingo dute errenta aitorpena Araban, eta horietatik % 70 inguru herritarrei dirua itzultzeko izango dira. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da eta gehien erabiliko den modalitatea Rentafacil izango da.
Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran
Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin.
1.033.410 kotizatzaile zeuden martxoan Euskadin, otsailean baino 5.003 gehiago eta 2025eko martxoan baino 10.971 gehiago
Langabeziari dagokionez, martxoan 107.173 pertsona zeuden Lanbiden erregistratuta, otsailean baino 179 gehiago eta duela urtebete baino 1.141 gutxiago. Nafarroan ere igo egin da afiliazioa, eta langabezia, berriz, jaitsi, eta 2008tik izandako daturik onenak izan dira Foru Erkidegoan.
"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute gaur, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun
Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.