Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die Osasun Ministerioari eta medikuen sindikatuei, arratsaldeko bileraren atarian

Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Elkartea bitartekari izatea. 15:00etan dira biltzekoak sindikatuak Espainiako Osasun ministerioarekin, estatutuaren inguruko gatazka negoziatzeko.

huelga médicos movilización basurto

Medikuen greba, Basurtuko osasun-etxean. EFEren artxiboko argazkia

Asteazken arratsaldean bilduko da medikuen sindikatua Espainiako Osasun Ministerioarekin, estatutuaren inguruko gatazka negoziatzea helburu. Testuinguru horretan, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bi aldeei eskatu die “erantzukizunez” jokatzeko, irtenbide baten bila “aurrera egin ahal izateko”. Era berean, bitartekaritza onartzeko dei egin die sindikatuei, egungo “egoera konplexuan” aldeak ados jar daitezen lagundu dezan.

Martinez “itxaropentsu” agertu da gaurko bilerarekin, eta nabarmendu du itxura guztien arabera bilera “bitartekari” batekin izango dela, alegia, Pazienteen Elkarteen bitartekaritzarekin. Nolanahi ere, sailburuak gogorarazi du greba batzordeak ez duela figura hori bitartekari gisa onartzen, baina uste du bileran, izan, izango dela, hala ere.

Ostegun honetako Lurraldearteko Kontseiluaren ostean zer informazio emango den zain, Martinezek adierazi du kezkatuta daukala medikuen estatutuaren inguruan sortutako egoerak; izan ere, sailburuak gogorarazi du eskumen hori Osasun Ministerioari dagokiola erabat.

Grebaren “eragina gero eta handiagoa" dela, eta egunetik egunera "metatuz” doala esan du. Horregatik berretsi du "ona" litzatekeela "erantzukizunez jokatzea eta bitartekaritzak onartzea, bereziki gaixoen taldeenak direlako, eta, finean, horiek direlako kaltetuenak".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X