ELAk mendekotasunaren legearen erreforma kritikatu du, "zaintzaren pribatizazioa eta prekarizazioa" sustatzen dituelako
Sindikatuaren arabera, erakundeek beren eskumenak baliatu beharko lituzke zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bultzatzeko.
ELAk Diputatuen Kongresuak onartutako mendekotasunaren eta desgaitasunaren legearen erreforma salatu du, uste baitu zaintzaren pribatizazioa eta prekarizazioan oinarritutako eredua mantenduko duela. Sindikatuaren arabera, legeak ez du indarrean dagoen sistema zalantzan jartzen, eta ez die egungo beharrei erantzuten.
Erakunde sindikalak azpimarratu du mendekotasunaren inguruko eskumenak autonomia erkidegoen esku daudela, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako erakundeei zaintza sistema propio, publiko, doako eta kalitatezkoa susta dezatela eskatu die.
"Baldintza prekarioko langileak"
Ildo horretan, ELAk kritikatu du erreformak zaintza eredu baten alde egiten jarraitzen duela; alegia, "pribatizazioaren eta baldintza prekarioko langileak kontratatzea sustatzen". Egoera horren ondorioak emakumeek eta migratzaileek bereziki pairatzen dituztela ere esan du sindikatuak; asko, gainera, lan egoera erregularizatu gabean.
Era berean, erakundeak ohartarazi du Estatuaren finantzaketa handitzeak ez duela bermatzen dauden premia guztiei erantzutea. Hain zuzen ere, sindikatuak dio Hego Euskal Herrian 35.000 etxeko langile direla, eta adinekoen egoitzako langileen gehiengoak kudeaketa pribatuen esku.
Horregatik guztiagatik, zaintza sistema publiko baterantz aurrera egiteko aukera galdu dela dio ELAk.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera