CIC EnergiGuneren Arabako zentroko hamar ikertzaile, munduan eragin handiena dutenen artean
Denen artean, Michel Armand irakaslea —CIC EnergiGuneko ohorezko zuzendari zientifikoa— nabarmentzen da, bera baita Arabako zentroaren emaitzen buru. Mundu osoko ikertzaileak kontuan hartuta, 506. postuan dago, 2025eko inpaktu zientifikoaren sailkapenean.
Munduan eragin handiena duten ikertzaileen artean daude Arabako Parke Teknologikoko CIC EnergiGune ikerketa zentroko hamar langile, Stanfordeko Unibertsitateak eta Elsevier argitaletxe akademikoak egindako rankingaren arabera.
Energia elektrokimikoa eta energia termikoa biltegiratu eta aldatzen duen erreferentziazko ikerketa zentro horrek gaur eman du aipatu sailkapenaren berri. Zerrendan, Arabako zentroko 14 ikertzaile daude, baina lau bi kategoriatan azaltzen dira.
Michel Armand, Heng Zhang, Javier Carrasco, Montse Casas-Cabanas, Damien Saurel, Elena Palomo del Barrio, Yaroslav Grosu, Max Garcia-Melchor, Shanmukaraj Devaraj eta Daniel Carriazo dira, hain zuzen ere, hamar ikertzaileak.
Denen artean, Michel Armand irakaslea —CIC EnergiGuneko ohorezko zuzendari zientifikoa— nabarmentzen da, bera baita Arabako zentroaren emaitzen buru. Mundu osoko ikertzaileak kontuan hartuta, 506. postuan dago, 2025eko inpaktu zientifikoaren rankingean. Horrek esan nahi du euskal ekosistema zientifikoan ondoen kokatuta dagoen ikertzailea dela.
Gainera, bere espezializazio eremuaren barruan, 15. postua lortu du mundu mailan, 370.000 ikertzaile baino gehiago batzen dituen unibertsoan.