ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lokalak etxebizitza bihurtzeari buruz galdetuko die Donostiako Udalak donostiarrei

Etxebizitzaren Behatokiaren arabera, gaur egun Donostian 35 metro koadrotik gorako 5.494 lokal daude beheko solairuetan, industrialdeetan eta merkataritza-guneetan kokatutako lokalak kanpoan utzita.

GRAFCAV7934. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 01/09/2026.- El alcalde de San Sebastián, Jon Insausti, ofrece este martes una rueda de prensa tras la celebración de la Junta de Gobierno Local. EFE/Juan Herrero.
Jon Insausti, Donostiako alkatea. Argazkia: EITB.

Donostiako Udalak kontsulta publiko bat irekiko du datozen egunetan, ​​​​​​lokalen erabilera arautzeko ordenantzari buruz galdetzeko. Izan ere, ordenantza hori aldatu egingo da, "lokalak donostiarrentzat etxebizitza bihurtu ahal izateko". "Egungo erronka handienari benetako konponbideak emateko beste tresna bat da", esan du Donostiako alkateak. 

Egungo araudia 2011koa da, eta, alkateak nabarmendu duenez, "urrunetik datorren korapiloa askatuko dugu donostiarron etxebizitza-premiei irtenbideak bizkortzeko".

Erabilera aldaketei buruzko egungo ordenantza indarrean sartu zenetik, 133 lokal bihurtu dira etxebizitza Donostian. Etxebizitzarako sarbidea atari barrutik egin behar izatea izan da muga handiena. Ordenantza aldatzearekin batera, Udalak azterketa sakona egin du eta kalez kale aztertu ditu bide publikotik zuzenean sar daitezkeen eraikinak, Insaustik azaldu duenez.

Etxebizitzaren Behatokiaren arabera, Donostian 35 m2-tik gorako 5.494 lokal daude gaur egun beheko solairuan (industrialdeetan eta merkataritza-guneetan kokatutako lokalak kanpoan geratzen dira). Horietatik 860 jarduerarik gabe daude, hau da, % 15,7. Martutene, Ategorrieta-Ulia, Añorga edo Altza auzoek nabarmen gainditzen dute ehuneko hori, lokal hutsak % 30 baino gehiago baitira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X