Jaurlaritzak % 4,5eko soldata igoera aurreikusi du langile publikoentzat 2027rako
"% 4,5eko egoera hori aurrekontuetan aztertzen ari gara. Gainera, 2026rako berrikuspen gehigarri bat egiteko aukera zegoen, inflazioaren arabera ", adierazi du Noël d 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak.
Eusko Jaurlaritzak % 4,5eko soldata igoera aurreikusi du langile publikoentzat 2027rako, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu berriak egiteko orduan. Gainera, aurerratu du % 0,5 gehigarria egon litekeela, KPIaren arabera.
Horixe da, bederan, Noel d 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak gaurko Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duena. Sailburuak azaldu duenez, funtzionarioen soldata igoerari eragiten dion oinarrizko araudi bat dago.
"% 4,5eko egoera hori aurrekontuetan aztertzen ari gara. Gainera, 2026rako berrikuspen gehigarri bat egiteko aukera zegoen, inflazioaren arabera ", adierazi du.