Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko bizi-itxaropena munduko luzeenetakoa da

2020rako emakumeen bizi-itxaropena 87,3 urtera eta gizonena 81,2 urtera iritsiko dela aurrikusi dute. Dena dela, osasun alorreko gastua BPGren % 6,9koa izan da, Estatuan (% 8,5) baino murritzagoa.

Euskadiko bizi-itxaropena "munduko luzeenetakoa" da, Eustaten arabera, eta 2020rako emakumeena 87,3 urtera eta gizonena 81,2 urtera iritsiko dela aurrikusi dute. Osasun alorreko gastua, berriz, EAEko Barne Produktu Gordinaren % 6,9koa izan da, Estatukoa (% 8,5) baino murritzagoa.

Francisco Javier Forcada Eustaten zuzendariak eta Jose Asua Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren ebaluazio eta Ezagutza Kudeaketaren zuzendariak aurkeztu dute Bilbon estatistikaren txostena.

Asuak azaldu duenez, "Euskadiko bizi-itxaropena munduko luzeenetakoa da" eta 77,2 urtekoa da gizonen kasuan eta 84,3 urtekoa emakumeenean. Baina kopuru horrek gora egingo du "nabarmen" datozen urteetan, izan ere, emakumeen bizi-itxaropena 87,3 urteraino eta gizonena 81,2 urteraino luzatuko omen da 2020rako, "generoen arteko aldea murriztuz".

Euskadiko bizi-itxaropena munduko handienetakoa den bezalaxe, EAEko heriotza tasa ere txikienetakoa da, 100.000 biztanleko 506 hain zuzen ere.

Eustaten zuzendariaren arabera, tasa Europar Batasunekoa (641 ehun mila biztanleko) baino txikiagoa da.

Euskadin, heriotza eragile nagusia tumoreak dira (100.000 heriotzatatik 172 eragiten dituzte batez beste). Ondoren zirkulazio-aparatuko arazoak daude (137), EBko batez bestearen (246) azpitik ere.

65 urtetik gorako pertsonen proportzioari dagokionez, Euskadiko tasa (% 18,7) Europako handienetakoa da (batez beste % 17koa da).

Umeen artean, Euskadiko proportzioa (% 12,6) Europako txikienetakoa da (% 15,7koa batez bestea).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X