Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako medikua aske utzi dute, eutanasia aktiboa egotzirik

Medikuaren abokatuak esan duenez, akusatuak gertakaria onartu du.

Baionako Ospitaleko medikua Nicolas Bonnemaison baldintzapean aske utzi dute. Medikua atxilotu zuten lau pertsonei eutanasiarekin hiltzen laguntzea egotzita.

Bonnemaisonen abokatuak adierazi duenez, medikuak gertakaria onartu du. Medikuaren hitzetan, adineko lau gaixo "pozoitu" zituen haien "sufrimendua laburtzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X