Euskal herritarrok 800 milioi euro xahutu ditugu loterian 5 urtetan
Euskadin bizi garen herritarrok 800 milioi euro inguru xahutu ditugu bakarrik Gabonetako Loterian azken bost urteotan, 2006 eta 2010 urteren artean. Epe horretan loterian gastutako diruarekin Osakidetzaren aurrekontuaren (erkidego guztien artean garestiena) herena ordain liteke, 230 San Mames Barria eraiki, edo lehen mailako 10 kongresu jauregi (Euskalduna Jauregia eraikitzeak 81 miloi euro inguru balio izan zuen).
Gainera, gutako bakoitzak 90,74 euro gastatu ditugu urtero bataz beste azkeneko bost urteetan; hau da, 453 euro guztira. 2010ean, euskal herritar bakoitzak 81, 65 euro gastatu zuen; 80 euro 2009an; 69,08 euro 2008an, 2007an 78,94 euro eta 144 2006 urtean.
Epe horretan xahututako 453 euro horiekin, Italiara joan gintezke itsas-bidaian; kontinente arteko hegaldiak erosi, edo apartamentu bateko astebeteko alokairua ordaindu, besteak beste, Sevillan, Cadizen, Valentzian edo Bartzelonan, udaroan, edo Andorran astebete eskiatzera joateko.
Zelan banatzen da saria?
Diruaren % 70 saridunen artean banatzen da eta gainerako % 30a saltokien komisioetara zuzentzen da (% 3,7), administrazioaren gastuetarako (% 4,3) eta Altxor Publikorako (% 22).
Zozketaren zenbaki bakoitzarekin sariren bat jasotzeko % 15 probabilitatea dago, loteriaren web gunean agertzen denez.
Ia 200 urte etenik gabe
Cadizeko Gorteen garaian sortu zen, 1812an, Indietako Ganberako presidenteak "altxor publikoaren diru-sarrerak handitzeko, zergadunei eragin barik, modu" bat bezala. Lehenengo zozketa 1812ko abenduaren 18an egin zen.
Gabonetako Loteriak ez du etenik izan, ezta Gerra Zibilean ere. Urte horietan, 1936tik 1939ra, bando bakoitzak bere zozketa egin zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroko tren batean izandako matxurak atzerapenak eragin ditu sare osoan
Abandoko eta Alde Zaharreko geltokien artean geratu da tren bat ez atzera ez aurrera, 21:15 inguruan, eta ondorioz, sare osoan atzerapenak izaten ari dira.
Basauriko ikasleen familiek protesta deitu dute ostegunerako, jangeletan "janari duina" eskatzeko
Basauriko Guraso Elkarteek Hezkuntza Sailari ohartarazi diote, "sukalde zentralaren edo sukalde bertikalen gainetik", "janaria bera benetan aldatzea" eskatzen dutela.
Santutxuko Luis Briñas BHI ikastetxean pasilloetan eman dituzte gaur eskolak, ikasgeletan bero jasanezina zegoelako
EITBk jakin ahal izan duenez, 35 gradu zeuden ikasgeletan. Hori dela eta, ordutegi jarraitua aste honetara aurreratu behar izan dute.
Iruñeko herritarrek Erorien Monumentua eraberritzeko bi proposamen baloratu eta ekarpenak egin ahal izango dituzte
Epaimahaiak "Harriak Hitz" eta "Itzaletik Argira" proiektuak aukeratu ditu Erorien Monumentua eraldatzeko lehiaketara aurkeztu ziren 21 lanen artean, eta orain Iruñeko herritarren txanda izango da, ekainaren 10erako aurreikusitako parte-hartze prozesu baten bidez horiek baloratu eta ekarpenak eigteko.
Basaurin estreinatuko dute zazpi ikastetxeri zerbitzua emango dion lehen sukalde zonala
Basaurin ezarriko dute EAEn, lehen aldiz, eskola sukaldeen eredu mistoa, eskoletako sukaldeak eta sukalde zonala integratuko dituena. Guztira, zazpi ikastetxe publikoren bazkaria prestatuko dute elkarrekin.
Tabakoarekin lotutako heriotza tasa % 98 hazi da emakumeen artean Euskadin, 2001 eta 2020 bitartean
Bereziki, 55 eta 74 urte bitarteko emakumeen taldeak sortzen du kezka, horien artean eguneroko kontsumoa % 3,8 tik % 15era igaro baita 2004tik eta 2023ra.
2028tik aurrera, Baxoako espezialitate bat eta ahozko probaren zati bat euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek
Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak egin du iragarpena, bart, hedabide bati eskaini dion elkarrizketan. Aldaketa horrekin hezkuntza elebidunak legezko markoa izango duela nabarmendu du.
Epaimahaiak Tuterako jaietako kartel irabazlea erretiratu du adimen artifizialaren bidez sortutakoa izateagatik
Erabakia aho batez hartu du epaimahaiak astelehen honetan egindako bileran. Halaber, Raul Lopezen "Timbaleros de Tudela" lanari eman dio lehen saria.
Zer dakigu ebolaren Bundibugyo aldaeraren aurka garatzen ari diren txertoez?
Osasun agintariak erlojuaren kontra ari dira lanean ebolaren Bundibugyo aldaeraren agerraldia geldiarazteko txertoak eta tratamenduak aurkitzeko. ‘Zaire’ izeneko aldaera izan da orain arte gehien agertu dena, eta aldaera berri horri aurre egiteko ez dago ez txertorik, ezta onartutako tratamendurik ere.
30 pertsona artatu eta horietako hiru ospitaleratu dituzte Euskadin, asteburuan, tenperatura altuengatik
2 eta 74 urte bitartekoak dira artatutako pertsona guztiak, eta zorabioengatik, nekeagatik eta desorientazioagatik artatu dituzte.