Historiako saririk handiena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inoiz baino zailagoa izango da Gabonetako Loteriaren saria irabaztea

Sariaren kantitatea handituz doan heinean, irabazteko aukerak murriztu egin dira. Aurten, orain dela 6 urterekin alderatuz, % 50 zailagoa izango da lehen saria eskuratzea.
Loteria saltzaileak madrilen. efe

Aurtengo Gabonetako Loteriak Espainiako historian inoiz eman den saririk handiena zozketatuko du abenduak 22an. Edizio honetan 180 serietan banatuko diren 720 milioi euro zozkatuko dira Estatu osoan zehar.

Dena dela, aurreko urteekin alderatuta, sari nagusia irabazteko aukerak jaitsi egin dira. Aurtengo zozketa 100.000 zenbakirekin egingo da, eta 2005ekoa, adibidez, 66.000 zenbakirekin egin zen soilik. Horregatik, aurten sari potoloa irabazten dutenak bi arrazoirengatik izango dira zorionekoak: sari potolo hori irabaztea inoiz baino zailagoa izango delako eta, irabazten dutenek, inoiz baino diru gehiago eskuratuko dutelako.

Nahiz eta aurtengo edizioan saritua izateko aukerak gutxitu, irabazteko aukera gehien dituen zozketa da Gabonetako Loteria, sei zenbakitik batek sariren bat irabazten baitu. Primitiba bezalako zozketetan, irabazteko probabilitatea 1/13.983.816ekoa da , eta Euromilioiarena  1/76.275.360ekoa.

Argi dago hauek estatistika hutsak direla, eta inork ez dakiela zer gertatuko den San Ildefonsoko umeek 1.807 sariak abestu arte. Momentu horretan jakingo da nortzuk izan diren Espainiako historian egin den zozketa handienaren irabazleak.

Albiste gehiago gizartea

MANISES (VALÈNCIA), 24/07/2025.- Aeropuerto de Manises (València). La compañía Vueling desembarcó este miércoles en el aeropuerto de València a un grupo de adolescentes franceses de un vuelo con destino París debido al "comportamiento conflictivo" de estos pasajeros que ponía "en riesgo el desarrollo seguro del vuelo", según ha informado la aerolínea y han confirmado a EFE fuentes de la Guardia Civil. EFE/ Kai Forsterling
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Frantziako nerabe batzuk hegaldi batetik atera dituzte "zalapartagatik", eta Israelek antisemitatzat jo du erabakia

"Oso jarrera gatazkatsua" zutela eta jokabide horrek ontziaren segurtasuna kolokan jartzen zuela ikusita, komandanteak ukatu egin zien ontziratzea 52 bidaiariri, horietatik 44 adingabeak eta 8 adinekoak (begiraleak), eta Guardia Zibilaren esku hartzea eskatu zuen, haiek hegazkinetik ateratzeko. Israelgo Gobernuak "antisemitismoari" egotzi dio, umeak juduak direlako. Irmo ukatu dute hori konpainiak (Vueling) eta Guardia Zibilak.

Gehiago kargatu