Bostarekin amaitzen diren billeteak, Gabonetako loteriako sarituenak
1812an Gabonetako loteriaren lehen zozketa egin zutenetik, bost zenbakiarekin amaitutako billeteak izan dira sarituenak. Guztira, 32 aldiz saritu dute amaiera hori duen billete bat. Bat zenbakiarekin amaitzen direnak, berriz, sari potoloa gutxien jaso dutenak dira. Atzetik, bi zenbakiaren amaitu direnak daude (13 aldiz).
Orain arte, 200 zozketa egin dituzte, baina 201 "sari potolo" banatu dituzte. 1837an, bi sari nagusi eman zituzten, Estatuko Loteria eta Apostu Zuzendaritza Orokorrak adierazi duenez.
Bost zenbakiaz gain, amaiera sarituenak 4a (27 aldiz) eta 6a (26 aldiz) daude eta 3, 8, eta 0 zenbakiarekin amaitutako billeteek behin bakarrik lortu dute sari potoloa.
Gutxien saritu diren amaierak, 1 zenbakiaz gain (8 aldiz), 2 zenbakia (13), 9a (16 aldiz) eta 7a (19 aldiz) dira.
Bost zenbakia amaiera errepikatuena izan arren, sari potoloa ez da inoiz 25 zenbakiarekin amaitu.
Loteria gehien saltzen den herrialdeetan tokatu izan ohi da sari potoloa: Madril (lehen saria 73 aldiz irten da), Bartzelona (38 aldiz), Sevilla (1), Valentzia (11) , Bilbo (11) eta Zaragoza (11).
Hala ere, biztanle kopurua kontuan izanez gero, eta Ventura24.es Interneteko atariak kalkulatu duenaren arabera, sari gehien saldu dituzten lurraldeak Soria, Segovia, Gipuzkoa, Teruel, Santander, Cuenca, Zaragoza, Madril, Lleida eta Bizakia dira.
Avila, Ceuta, Huelva, Melilla, Salamanca, Tarragona eta Zamora lurraldeetan, berriz, ez dute inoiz sari nagusia saldu.
Ventura24.es atariaren ikerketaren arabera, sari potoloa bikoitia izaten da, gehienetan, Madrilen erositakoa eta 40.000 eta 49.999 zenbakien artekoa.
Zuriñe Saenz de Viteri Ventura24.es atariko marketing zuzendariak adierazi duenez, "zenbaki guztiek aukera berdinak dituzte", baina "azken 20 urteetan gertatutakoa" kontuan hartuta, irabaziko duen zenbakia ezaugarri horietako izan daitekeela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeak Txupinazo Txikia egingo du uztailaren 10ean
Lehen Hezkuntzako ikasleek jaurtiketa egingo dute udaletxetik, sanferminetako Haur Egunean.
Europar Batasunak "teknikoki prest" du adina egiaztatzeko doako aplikazioa, adingabeak sareko eduki kaltegarrietatik babesteko
Helburua da, beranduenez urtearen amaieran, estatu kide guztiek bermatua izan dezatela aplikaziorako sarbidea, Europa mailan tresna bat izan dezaten, gailu mugikorren eta beste batzuen bidez sare sozialetara sartzen diren erabiltzaileen benetako adina egiaztatzeko.
Osasun Itunak jasotako neurrien % 85 martxan daudela adierazi du Martinezek
Alberto Martinez Osasuneko sailburuak nabarmendu duenez, Osasun Itunak jasotako 332 ekimenetatik 282 (% 85) dagoeneko "martxan" daude, eta neurri horien "eragin argia" sumatzen da Osakidetzan.
Eusko Jaurlaritzak gaitzetsi egin du migranteak erregularizatzeko prozesuan euskara ikastea kontuan ez hartzea
Nerea Melgosa sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak euskara ikastea eta formakuntza-prozesuetan parte hartzea positiboki baloratzea eskatu zuela.
Gizon bat ikertu dute urrian Zornotzan bi sexu-eraso egiteagatik
Bizkaiko udalerrian 2025eko urrian egindako ekitaldi batean gertatu ziren bi erasoak. Biktimetako batek salatu zuen baimenik gabe musu eman ziola gazteak, eta bigarren batek indarra erabilita sexu-erasoa egiten saiatu zela salatu zuen.
Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera
Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zion, eta orduan egin zion sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdian zegoela ezagutu zuen mutila. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.
Nafarroako Auzitegiak 180 urteko zigorra ezarri dio Zizurko BHIko irakasle bati 42 emakume grabatzeagatik; gehienak, adingabeak
Auzipetuak 15 urte beteko ditu gehienez, ezarritako zigorrik handiena halako hiru. Akusatua irakasle izateaz baliatu zen, eta, ikasle adingabeen datu pertsonalak erabiliz, Instagram, Snapchat eta beste sare sozialetako sarbide-gakoak bereganatu zituen, baita ikasleen artxibo eta argazki pribatuak ere. Delitu guztiak onartu ditu.
Albiste izango dira: migratzaileen erregularizazioa, errentaren kanpaina Bizkaian eta Ekialde Hurbileko gerraren azkena ordua
Gaurkoan Orain-en albiste izango diren gaiak, bi hitzetan.
Amaitu dira Galdakaon ibilgailu batek izandako istripuak eragindako auto-ilarak
Ezbeharraren ondorioz, autoko gidaria zauritu da. Halaber, A-8 errepidean, Bilbo parean eta Donostiara bidean, auto-ilarak sortu dira, hiru ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz.
Kamioi bat gurutzatu da AP-8 autobidean, Oiartzunen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Irunera bidean
Bi errei itxi behar izan dituzte, eta, ondorioz, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halaber, Donostiarako noranzkoan ere arretaz gidatzea gomendatzen du Segurtasun Sailak, kamioiaren zati batzuk errepidera erori direlako.