Albiste izango dira: migratzaileen erregularizazioa, errentaren kanpaina Bizkaian eta Ekialde Hurbileko gerraren azkena ordua
Gaurkoan Orain-en albiste izango diren gaiak, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 15ean, lerroburu nagusiak:
- Migratzaileen erregularizazioa: Espainiako Gobernuak ezohiko erregularizazio prozesu bat onartu du, Espainian egoera irregularrean dauden pertsona migratzaileei zuzendua, eta neurri horrek dagoeneko Estatuan bizi diren ehunka mila pertsonei mesede egin liezaieke. Prozedura bihar, hilaren 16an, sartuko da indarrean eta ekainaren 30era arte iraungo du, eta eskaerak telematikoki nahiz aurrez aurre aurkezteko aukera izango da.
- Errentaren kanpaina Bizkaian: Errenta kanpaina gaur hasiko da Bizkaian, eta ekainaren 30ean amaituko da. Zergadunek hiru bide izango dituzte errenta aitorpena egiteko: aurrez aurre, telefonoz eta online. Bizkaiko Foru Aldundia gaur hasiko da gutunak bidaltzen eta, hortik aurrera, zergadunek errenta aitorpenaren zirriborroak eskuragarri izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
- Ekialde Hurbileko gerraren azkena ordua: Zuzenean esan ez badu ere, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aditzera eman du litekeena dela bi egun barru berriro biltzea AEBko eta Irango ordezkariak Islamabaden (Pakistan).
Zure interesekoa izan daiteke
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa udalerri horretan emakume baten heriotza ikertzen ari da, ustezko krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko hilketa gisa.
Global Summud Flotillan atxilotutako 100 lagunetatik lau euskal herritarrak dira eta gose-greba hasi dute
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak gaur goizean. Euskal Herrian zein Europako hainbat tokitan protestak antolatu dituzte "Flotilla ez da ukitzen" lelopean.
'Bi ilunabarreko eguna', abuztuko eguzki eklipseari buruzko erakusketa, ireki dute Bergaran
Egun seinalatua iristen denean herritarrek "ekitaldia ulertu eta gozatu" ahal izateko, eklipsea modu didaktiko, irisgarri eta erakargarrian azaltzen du.
Gizon batek 44 urteko emaztea hil du Arguedasen
Atzo iluntzean izan ziren gertakariak. Guardia Zibilak gizona atxilotu du, genero indarkeriarekin lotutako homizidio delitua leporatuta.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik, horietako bat 14 urtekoa
Bi gertakariak larunbatean izan ziren, eta 19 eta 25 urteko bi atxilotuei tratu txarrak eta lesio-delituak leporatu dizkiete, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du ez dagoela "ebidentzeriarik" Petronorrek osasun publikoari kalte egiten diola esateko
Osasun Publikoko zuzendariaren arabera, "datu asko" dituzte eskuartean, eta horietako bakar batek ere ez du erakusten Petronorrek Muskizen duen plantak inguruko bizilagunen osasunari kalte egiten dionik.
Nelson Davidek 73 urteko gizona itota hil zuela ondorioztatzeko zantzuak daudela esan dute auzitegiko medikuek
Biharko saioan, aldeek euren txostenak eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Aurreikuspenen arabera, asteazkenean amaituko da epaiketa, herri-epaimahaiaren ebazpenarekin.
Lukas Agirreren hilketan erabili zuten labana "oso arriskutsua" zela nabarmendu du polizia zientifikoak
Ertzaintzako polizia zientifikoaren agenteek krimena gertatu zen lekua ikuskatu zuten, eta haien deklarazioa izan du ardatz epaiketaren zazpigarren saioak.
Laura jaitsi da "Ambition" ontzian gastroenterisak jota bakartutakoen kopurua
Kanpo-osasun departamentuko langileek kaltetutako ontzia aztertu dute goizean, eta, hasiera batean 18 baziren ere gastroenteritis arruntak jota zeudenak, ikuskapenaren ondoren murriztu egin da kopurua, eta lau daude orain bakartuta. Ontzia arratsaldean atzera itsasoratzea esepero da, bidaian jarraitzeko, Frantziarantz.