TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi bat gurutzatu da AP-8 autobidean, Oiartzunen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Irunera bidean

Bi errei itxi behar izan dituzte, eta, ondorioz, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halaber, Donostiarako noranzkoan ere arretaz gidatzea gomendatzen du Segurtasun Sailak, kamioiaren zati batzuk errepidera erori direlako. 

Kamioi bat irauli eta gurutzatuta gelditu da AP-8 autobidean, Oiartzunen, eta hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte Irunera bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Istripuaren ondorioz, 4 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Hasiera batean autobidea erabat itxita egon bada ere, eskuineko erreia zabaldu dute. 

Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira ezbeharra izan duen ibilgailua bidetik kentzeko. 

Halaber, Donostiarako noranzkoan ere arretaz gidatzea gomendatzen du Segurtasun Sailak, kamioiaren zati batzuk errepidera erori direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldian ematen den genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeria egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra aldarrikatu dute adituek Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X