Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute bizi dugun egoera nahiko lasaia dela
Iritziak emateko askatasunaren inguruan ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen herenak esan du nahiago duela zenbait gairen inguruan iritzirik ez ematea jendaurrean. % 62,7k esan dute ez dutela arazorik iritzia lasai emateko.
EITB Focus inkestaren galdeketa berriak bizi dugun gizarte egoeraren inguruko galdera ere egin die herritarrei. Galdetutakoen % 68k uste dute “oso edo nahiko lasaia” dela. Aldiz, % 26ren iritzia da egungo gizarte klima “nahiko tirabiratsua” dela.
Polarizazio politikoaz ere galdetu diete inkestatuei. % 37 uste dute egun duela urte batzuk baino polarizatuago dagoela Euskadiko eta Nafarroako politika. Pertzepzio hori, gainera, handiagoa da Nafarroan. Gehiengo zabal batek ez du zalantzarik, ordea, alderdien arteko polarizazioa Espainian handiago dela esateko orduan.
Iritziak emateko askatasunaren inguruan ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen herenak esan du nahiago duela zenbait gairen inguruan iritzirik ez ematea jendaurrean. % 62,7k esan dute ez dutela arazorik iritzia lasai emateko.
Politika da herritarrek gehien ekiditen duten gaia, eta immigrazioa legoke bigarren postuan. % 51k esan dute askotan nahiago izaten dutela iritzirik ez eman.
Kontsultatu EITB Focusen datu guztiak
EITB FOCUSen edizio honek berrikuntza garrantzitsu bat dakar: sistema berri bat ezarri da, eta horri esker, EITBren web korporatiboko Gardentasun atalean ikerketaren mikrodatuei sarbidea eman zaie, OPEN DATA nazioarteko formatu estandarrean. Datu egituratuak publiko espezializatuaren eskura jartzeaz gain, herritar guztiek ere datuak modu erakargarriagoan ikusi ahal izango dituzte, herria, hiria edo edozein aldagai soziodemografiko aukeratuta.
Datu-multzoak Europar Batasuneko administrazio-maila guztietako estandarren arabera sindikatuta daude (nazioarteko bertsio bat ere badute, ingelesez), baita Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Administrazioaren estandarren arabera ere. Datuak hemen kontsulta daitezke.
Metodologia eta lagina
Ikerketa honetan erabilitako metodologia izaera kuantitatibokoa izan da, elkarrizketa-teknikaren bidez gauzatua.
Ikerketa-teknika horrek planteatutako helburu guztiak erantzuteko aukera ematen du, baliozkotasun eta fidagarritasun handieneko emaitzak lortuz. Azterlanaren unibertsoa 18 urte edo gehiagoko pertsonek osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi direnek, eta landa-lana 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean egin zen.
Laginketa estratifikatua egin da, kuoten araberako esleipen proportzionalarekin, metodologia kuantitatiboa erabiliz.
Lagina
4.250 inkesta egin dira guztira (950 Araban, 1.500 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan). Inkestak honela banatu dira: 400 hiriburuetan —Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñea—; 200 Laudio, Amurrio, Getxo, Basauri, Barakaldo, Tolosa, Irun eta Eibarren; 50 Agurainen; 500 Bizkaiko gainerako udalerrietan; 200 Gipuzkoako eta Nafarroako gainerako udalerrietan; eta 100 Arabako gainerako udalerrietan.
Errore-marjina ±%1,5ekoa da datu orokorretarako; ±%3,17 Arabako Lurralde Historikorako; ±%2,53 Bizkaiko Lurralde Historikorako; ±%2,82 Gipuzkoako Lurralde Historikorako; eta ±%3,99 Nafarroarako, %95eko konfiantza-mailarekin.
Lagina ausazkoa eta estratifikatua izan da, lurralde-eremuaren, udalerriaren, sexuaren eta adinaren arabera.
Inkesten % 24 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76ak gaztelaniaz. Emaitza orokorrak inkestatutako udalerrien biztanleria-tamainaren arabera ponderatu dira.
Landa-lana 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean egin zen, telefono bidezko elkarrizketen bidez.
Inkestaren batez besteko iraupena 10 minutu eta 22 segundokoa izan da; laburrena 6 minutukoa eta luzeena 36 minutukoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Akusazio partikularrek 25 urteko espetxe zigorra eskatu dute Lukas Agirreren hilketaren bi akusatu nagusientzat
Hiru urteko kartzela zigor eskaria egin dute hirugarren akusatuarentzat, ikerketa oztopatzeagatik. Akusazio partikularren ustez, gertakariak "frogatuta" daude eta hilketaren egiletza "eztabaidaezina" da. Defentsek absoluzioa eskatu dute. Hiru akusatuetatik bik azken hitza baliatu dute Agirren familiari doluminak emateko.
Normaltasuna bueltatu da Txorierrira, Arrontegin izandako istripuak auto-ilarak eragin ostean
Istripua 14:00ak aldera gertatu da BI-30 errepidean, Bilborako noranzkoan, eta lau ibilgailu izan dira tartean. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira hainbat orduz, eta horrek nabarmen zaildu du Bilboko eremurako sarbide nagusietako bateko zirkulazioa.
Erretzea eta bozgorailuak erabiltzea debekatuta egongo da aurrerantzean Donostiako hondartzetan
Astelehenean hasiko da hondartzen denboraldia Gipuzkoako hiriburuan. Udalak 100 eta 750 euro bitarteko isunak jarriko ditu arau hausteengatik.
Bizkaian, Burgosen eta Toledon jarduten zuen eta ketamina eta fentaniloa banatzen zituen sare kriminal bat desegin dute
Makrooperazioaren ondorioz, 16 pertsona atxilotu dituzte (horietako 8 Bizkaian), eta substantzia estupefazienteen 160.000 dosi inguru atzeman dituzte, tartean 18,5 kilo ketamina. Aizundu gabe, 2.400.000 euroko balioa izango luke horrek guztiak merkatu beltzean.
Baxoan matematikako azterketak euskaraz egiten badituzte zuzendu egingo dizkietela iradoki dio Frantziak Seaskari
Hori dela eta, Seaskak bertan behera utzi du ekainaren 6an Bordelen egiteko deituta zuen elkarretaratzea.
D'Anjouk laguntza eskatu dio oposizioari aurrekontuak aurrera ateratzeko, "hauteskunde aurreko testuinguruan"
Noël d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak 2027ko Aurrekontu Proiektua osatzeko lankidetza, elkarrizketa eta konpromisoaren alde egiteko deia egin du, eztabaida politikoa baldintzatu dezakeen hauteskunde aurreko testuinguruan. D'Anjouk Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin ditu adierazpen horiek, bere talde parlamentarioaren (EAJ-PNV) galderei erantzunez.
Tabakoaren erradiografia Euskadin: emakume erretzaile gehiago eta kontsumitzeko modu berriak
Gero eta jende gutxiagok kontsumitzen du tabakoa EAEn, baina bilakaera positibo horren atzean errealitate konplexuago bat dago, kontsumoaren jaitsiera ez baita homogeneoa sexuaren eta adinaren arabera. 55-74 urteko emakumeen eguneroko kontsumoa hazi egin da azken boladan, eta gazteek kontsumitzeko ohiturak aldatuko dituzte.
Albiste izango da: EITB Focus, agur bero itogarriari eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Barinatxe hondartzara sartzeko arrapala itxita egongo da, luizi arriskua dagoelako
Sopelako Udalak itxita izango du sarbidea Barinatxe hondartzako arrapalatik, mendi-hegalean luiziak gertatzeko arriskua baitago. Oinezkoak eskaileretatik bakarrik jaitsi ahalko dira bertara.