TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira Galdakaon ibilgailu batek izandako istripuak eragindako auto-ilarak

Ezbeharraren ondorioz, autoko gidaria zauritu da. Halaber, A-8 errepidean, Bilbo parean eta Donostiara bidean, auto-ilarak sortu dira, hiru ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz. 

AP-8 autobidean auto bat irauli da Galdakaon, Bilbora bidean. Hori dela eta, hiru erreietako bi itxi behar izan dituzte eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira inguruan. 

Halaber, autoaren gidaria zauritu da. 

09:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da puntu horretan. 

Bestalde, hiru ibilgailuren arteko istripu bat izan da gaur goizean A-8 errepidean, Bilbo parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharraren ondorioz, erreietako bat itxi dute Donostiara bidean. Hori dela eta, ilara luzeak sortu dira.

Halaber, zauritu bat izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X