Urdangarinen eleduna: 'Herritarrek inputatuta ikusi nahi zuten'
Iñaki Urdangarinen bozeramaileak, Mario Pascual Vives abokatuak, deitoratu du badirudiela herritarrek Palmako dukea inputatuta "ikusi nahi" zutela.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Pascual Vivesek azaldu du oraindik ezin izan duela hitz egin Urdangarinekin, baina hura "guztiz errugabea" dela eta orain hark haren ohorea defendatu ahalko duela esan du.
Epaileak inputatu egin du gaur Palmako dukea, Noos Institutuan izandako ustezko irregulartasunak direla eta.
Urdangarinek inputatuko zutela susmatzen zuen ala ez galdetu diotenean, abokatuak honako erantzuna eman du: "mundu guztiak inputatua izatea eskatzen zuela ematen zuen, Justizia-administrazioa horren alde bultzatu dute, eta azkenean hori egin dute".
"Mundu guztia" horren alde zegoela esatean zer esan nahi zuen azaltzeko eskatu diotenean, "hedabide askotan, idatzizkoetan, irratian, telebistan" horren alde egin dutela azpimarratu du Pascual Vivesek, "gauzak horrela izan behar zutela ematen zuen, hedabideei begiratuta".
Palmako Dukearen inguruan informazio gehiegi argitaratu dela esan du Urdargarinen ordezkariak. Hala ere, filtrazio horiek bere gain hartu dituela esan du eta idatzi diren albisteek "epaiketan eragin negatiborik" ez izatea espero duela gaineratu du.
Epaiketa hasi aurretik epaituta izan ote den galdetu diote kazetariek Urdangarinen bozeramaileari. "Bai, baliteke, balorazioa egiteko modu bat izan daiteke", erantzun du. Hala ere, Espainiako Justiziarengan "konfiatza osoa" daukala azpimarratu du.
Ez daki Espainiara etorriko den
Errege etxearen jarrerari buruz ez du baloraziorik egin nahi izan. Horrez gain, defentsa non prestatuko duen ez dakiela gaineratu du. Gabonak AEBetan zergatik igaro dituen ez du erantzun, eta Espainiara etorriko den ez dakiela nabarmendu du.
Errege etxeko laguntzarik ez duela izango baieztatu du, baina "haserre ez dagoela" esan du, epaiketa prestatzeko talde propioa badaukalako.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.